Athletic Club - Real Sociedad
Euskal Herria Kopa Finala

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
51
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 11' Leia
  • 36' Nekane
  • 47' M. Unzué
  • 59'77' Moraza
  • Mendoza 52'

KokapenaUrritxe , Amorebieta-Etxano

Zazpigarren Euskal Herriko Kopa Athletic Clubentzat

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Euskal Herriko Koparen zortzigarren edizioa eskuratu du Zornotzako Urritxe futbol zelaian…

undefined

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Euskal Herriko Koparen zortzigarren edizioa eskuratu du Zornotzako Urritxe futbol zelaian jokatu den finalean Real Sociedad 5-1 mendean hartuz. Gure taldearen golak Leiak, Nekanek, M.Unzuek eta Morazak (2) egin dituzte.

Irailaren 1ean jokatu denarekin Athletic Clubek jada zazpi aldiz irabazi du Euskal Herriko txapelketa hau (Bakion 2011an, Azpeitian 2013an, Bilbon 2014an, Zarautzen 2015ean, Gernikan 2016an, Elgoibarren 2017an eta Zornotzan 2018an); Real Sociedadek 2012an irabazi zuen Beasainen.

Lehenengo zatian Athleticek abantaila hartu du markagailuan, Leiak eta Nekanek lortutako golei esker. Athletic nagusitu da baloiaren jabetzan, eta hari esker gol aukerak heldu dira: Leiarena 10. minutuan, eta Nekanearena 36. minutuan.

Bigarren zatian, txuri-urdinek ez dute aukerarik izan finalari buelta emateko, bi minutu jokatu ondoren, Marta Unzuek hirugarrena egin baitu. Mendozak, falta jaurtiketa batez, Real Sociedaden gola lortu du. Joseba Agirreren taldea ez da urduri jarri eta Morazaren beste bi golek garaipena sendotzeko balio izan dute.