Athletic Club VS FC Barcelona 2018-9-9 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
01. Jardunaldia

Athletic Club0 : 1FC Barcelona

Ainhoa A.21'(b.a.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
09/09/2018
Ordua
12:00
Data eta ordua
2018-9-9 - 12:00

Hasteko, zorte txarra

Athletic Clubek 0 FC Barcelonak 1 Athletic Clubek 0-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Vanesa…

2018ko ira. 8a

Athletic Clubek 0 FC Barcelonak 1

Athletic Clubek 0-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Vanesa Gimbertek bere atean sartu du gola korner batean arriskua gelditzen saiatzen ari zenean.

Partidaren lehen aukera Erika Vazquezek izan du 3. Minutuan. Bost minutu beranduago Erikak ez du asmatu M. Unzuek emandako erdiraketarekin. 20. minutuan, Vicky Losadak korner bat atera du eta V. Gimbertek, baloia urrundu nahian, bere atean sartu du. Ez da izan zuri-gorriek izan duten zorigaitz bakarra: Nekanek partida utzi izan behar du lesionaturik 30. Minutuan.

Bigarren zatiko 59. minutuan Melaniek bigarren txartel horia ikusi du eta FC Bartzelona hamar jokalariekin geratu da. Athleticek saiakera itzela egin du berdinketa lortzeko baina gola ez da heldu.