Athletic Club - Atlético de Madrid Femenino
Jardunaldia 3
Liga F

Athletic Club - Atlético de Madrid Femenino

Athletic Club
Athletic Club
24
Atlético de Madrid Femenino
Atlético de Madrid Femenino
  • 1' Y. Corres
  • 47' V. Gimbert
  • Sosa 28'
  • Olga 56'
  • Jenni 68'
  • Amanda 77'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Saririk gabeko esfortzua

Athletic Clubek 2 Atlético Madrilek 4 Arratsalde beroa Lezaman, Iberdrola Ligako 3. Jardunaldian. Athletic Club…

undefined

Athletic Clubek 2 Atlético Madrilek 4

Arratsalde beroa Lezaman, Iberdrola Ligako 3. Jardunaldian. Athletic Club eta Atlético de Madriden arteko partidarako, Joseba Agirrek, honako hamaikakoa hautatu du: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Moraza, Ainhoa Álvarez, Nekane, Yulema Corres, Maite Oroz, Jone Ibañez, Eunate, Marta Unzué y Vanesa Gimbert. José Luis Sánchez, Atlético de Madriden entrenatzaileak berriz honako hamaika jokalariak aukeratu ditu: Lola, Kenty, Laia, Linari, Kaci, Sosa, Ludmila, Esther, Amanda, Mesi eta Falcón.

Neurketa hasi eta 19 segundora, Athletic Clubaren lehenengo gola iritsi da. Yulema Corresek baloi luze bat bikain kontrolatu eta distantzia luzetik jaurtiketa gurutzatuaren bitartez gol bikaina lortu du.

21. minutuan Eunatek arratsaldeko lehengo txartel horia ikusi du, madrildarren aurrelariari traba egin ostean. Bi minutu beranduago, zorigaiztoko jokaldi batean min hartu duen Ainhoa Tirapu atezainaren ordez, Andere Leguina atezaina irten da berdegunera. Handik gutxira gainera, Ángela Sosa madrildarren jokalariak areazkanpotik jaurtiketa bikain baten bitartez banakoa igo du Lezamako markagailura.

Esan bezala sargori gaur Lezamako zelaian. Hori dela eta, lehen zatiko 31. minutuan Ainara Andrea Acevedo epaile kataluiniarrak freskatzeko etenaldia egitea erabaki du.

Lehehn zatia amaitzear zegoela Joseba Agirre bigarren aldaketa egin behar izan du. Maite Orozek, kolpe baten ondorioz, zelai utzi eta Athletic Clubaren historian debuta egiten duen 91. Jokalaria utzi dio lekua.

Bigarren zatia, lehenengoaren modu berean hasi da. Lehenengo minutua berri denean Vanesa Gimbertek, area txikian baloia jaso eta madrildarren sare barrura bidali du. Edonola ere 55. minutuan Olgak binako berdinketaren gola sartu du Amandaren neurketa jajso ostean. Segidan Joseba Agirrek hirugarren eta azken aldketa egin du. Yulema Corresek bere lekua Luciari utzi dio.

68. minutuan, zuri gorrien area barruan gertatutako jokaldi nahasi batean Jenni madrildarrak baloia sarera bidali du bi eta hirukoa lortuz.

76. minutuan, bigarren aldiz freskatzeko etenaldia egin aurretik, Amanda bisitarien kapitainak buruz bi eta laukoa buruz lortu du. Joseba Agirrek arnas berriaren bila Ainhoa Alvarezen ordez Leia Zarate atera du berdegunera.

Amaiera txistukadarekin batera, Athletic Clubeko zaleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten lehoiak esfortzu handia egin ostean.