RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 8
Liga F

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 29' María
  • Nekane 10'
  • Erika V. 74'

KokapenaDani Jarque , Sant Adrià de Besòs

Lezamatik at lehen garaipena.

Nekanek eta Erika Vazquezek lortutako golei esker, Joseba Agirreren taldeak lehen garaipena lortu du etxetik…

undefined

Nekanek eta Erika Vazquezek lortutako golei esker, Joseba Agirreren taldeak lehen garaipena lortu du etxetik urrun. Zuri-gorriek 1-2 garaitu dute RCD Espanyol. Etxekoen gola Mariarena izan da.

Hasiera ona izan da zuri-gorriena. 9. minutuan Nekanek, Luciaren erdiraketa aprobetxatu du buruz lehen gola egiteko. Athleticek aukera franko izan ditu abantaila aregotu ahal izateko. Erika Vazquezek lehen aukera izan du area txikian baina jaurtiketa gora joan da. Bi minutu beranduago berdinketaren gola iritsi da; Mariak eskuin albotik jaurtiketa gurutzatu batez Ainhoa gainditu eta baloia bigarren zutoinatik sartu da. Zortea ez du alde izan Athletic-ek: Erikak falta atera eta errebotea Mariajoren ezkerreko zutoinean bukatu da.

Atsedenaldia eta gero aukerarik onenak Athleticeko jokalariek izan dituzte. Lehena, berriro, Erikaren oinetan, eta baloia gora joan da. Erdilari nafarra adi egon da Mariajo ustekabean harrapatzeko, eta area kanpotik jaurtiketa batez, bigarren gola egin du. Hiru minutu geroago, Eunatek ezkerretik erdiratu eta Morazaren burukada gutxigatik kanpora joan da. Azken minutuetan etxekoak berdinketaren bila abiatu dira baina ez dute gol aukera garbirik ez izan ezta sortu, eta hiru puntuek Lezamarako bidea hartu dute.