EDF Logroño VS Athletic Club 2018-11-21 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

EDF Logroño1 : 3Athletic Club

M.González85'
Nekane63'
Erika V.65'(p.)
Jone Ibáñez80'
Estadioa
Las Gaunas
Herria
Logroño
Data
21/11/2018
Ordua
18:30
Data eta ordua
2018-11-21 - 18:30

Bigarren garaipena jarraian

Athleticek 1-3 irabazi dio EDF Logroñori Las Gaunasen jokatutako partidan. Nekanek, Erikak penaltiz, eta Jone…

2018ko aza. 21a

Athleticek 1-3 irabazi dio EDF Logroñori Las Gaunasen jokatutako partidan. Nekanek, Erikak penaltiz, eta Jone Ibañezek zuri-gorrien golak egin dituzte. Etxekoen gola, Maria Gonzalezek lortu du partida amaitzear zegoenean.

Lehen zatian gol aukera onak berdinketa apurtzeko egon arren, ez da golik egon. 2. Minutuan, Damarisek areatik kanpoko jaurtiketa batez lehen aukera izan du, baina etxeko atezainak baloia aldendu du; aldaratzea Lucíak hartu du baina aurrelariak ez du zorterik izan errematean. 17. minutuan, Nekanek esker albotik erdiratu du eta bigarren zutoinean Morazak kanpora bidali du baloia. Etxekoen gol aukerarik onena Jadek izan du, baina A. Leguinak adi ibili da baloia aurrelariari kentzeko.

Bigarren zatian golak heldu dira. Lehena Nekanek egin du, Yulema Corresek utzitako baloi bati esker. Nekanek, gaur, 300 partida ofiziala jokatu ditu talde zuri-gorriarekin. Logroñok ez du denborarik izan berdinketa lortzeko eta Yulema Corres área barruan sartu da eta epaileak penaltia adierazi du. Erika Vazquezek jaurtiketaren ardura hartu du bigarren gola lortzeko. Partida bukatzeko bederatzi minuto falta direnean, Jone Ibañezek hirugarren gola egin du. Oraindik denbora egon da etxekoek bere gola egiteko; Maria Gonzalezek lortu du partida amaitzear zegoenean.