Athletic Club VS Sevilla FC 2018-12-9 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
13. Jardunaldia

Athletic Club6 : 0Sevilla FC

Erika V.7'
Erika V.26'
V. Gimbert29'
Nekane48'
Nekane52'
Lucía García55'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
09/12/2018
Ordua
12:30
Data eta ordua
2018-12-9 - 12:30

Athletic Clubek seigarren garaipena jarraian lortu du

Athleticek 6-0 irabazi dio Sevilla FC taldeari. Erika Vazquez (2), V. Gimbert, Nekane (2) eta…

2018ko abe. 9a

Athleticek 6-0 irabazi dio Sevilla FC taldeari. Erika Vazquez (2), V. Gimbert, Nekane (2) eta Lucia Garcia izan dira golegileak..

Zuri-gorrien garaipena partidako lehen minutuetan eraiki da. 7. minutuan, Erika Vazquezek hutsune bat aprobetxatu du atezainaren aurrean bakarrik geratu eta gola egiteko. 26an, Erika arean sartu da eta errematea, zutoinean ukitu ostean, barrura joan da. 29. minutuan, Vanesa Gimbertek hirugarrena lortu du eta, ondorioz, partida erabakita utzi du.

Bigarren zatian, beste bi aurrelari zuri-gorriak aldea handitzeko agertu dira: 48. eta 52. minutuetan Nekanek bi gol egin ditu, eta 55.ean, berriz, Lucia Garciak bere marka gainditu du, eta ia zelai erdialdetik korrikaldi bikainari golaren saria jarri dio.