Athletic Club - CD Alba Fundación
Jardunaldia 15
Liga F

Athletic Club - CD Alba Fundación

Athletic Club
Athletic Club
20
CD Alba Fundación
CD Alba Fundación
  • 21' Moraza
  • 77' V. Gimbert

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athletic Club 2 F. Albacete 0: Garaipena urtea amaitzeko

Athletic Clubek txapelketako lehen itzulia amaitu du Albaceteren aurka garaipena batekin. Morazaren golak lehen zatian,…

undefined

Athletic Clubek txapelketako lehen itzulia amaitu du Albaceteren aurka garaipena batekin. Morazaren golak lehen zatian, eta V. Gimbertenak 13 minutu falta zirenean, hiru puntuak eman dizkiote talde zuri-gorriari gaurko partidan.

Lehen minutuetan Athleticek bere jokorik onena erakutsi du, nahiz eta aurrelariak adi ez egon Albaceteko atezainaren zalantzak aprobetxatzeko. 21. minutuan, Cirauquik ezker hegaletik jokaldi ona egin du eta bere erdiraketa Morazak ate barrura bidali du.

Bigarren zatian, jokorik gabe eta Albacetek Athleticen garaipena arriskuan jarri gabe, 77. minutuan, partida erabakita geratu da, Vanessa Gimbertek sare barrura bidali du arean aurkitutako baloia. Hirugarren gola Lucia Garciaren jokaldi pertsonal batekin heltzear egon da, baina errematea atzelari batek aldendu du.