FC Barcelona VS Athletic Club 2019-1-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
18. Jardunaldia

FC Barcelona2 : 1Athletic Club

Martens40'
Alexia65'
Lucía García92'
Laburpen bideoa
Estadioa
Miniestadi
Herria
Barcelona
Data
27/01/2019
Ordua
13:00
Data eta ordua
2019-1-27 - 13:00

Galdu arren, zurigorriek ez zuten partida oparitu

Athletic Clubek ezin izan du Bartzelona ezustean harrapatu, zuri-gorriek gol aukera onak izan badituzte ere,…

2019ko urt. 27a

Athletic Clubek ezin izan du Bartzelona ezustean harrapatu, zuri-gorriek gol aukera onak izan badituzte ere, Martensen eta Alexiaren golek garaipena eman diote etxeko taldeari. Luzapenean, Lucia Garciak zuri-gorrien gola egin du.

Lehen aukera Losadak izan du, baina A. Leguinak etxekoen gola saihestu du. Joseba Agirreren taldeak Barça ezustean harrapatu nahi izan du partidan zehar Lucia Garciaren abiadura aprobetxatuz. 35. minutuan sekulako aukera izan du aurrelariak, baina Pañosek baloia kornerrera urrundu du. Lehen zatia bukatzeko bost minuturen faltan, Martensek Bartzelona aurreratu du area barruan erdiraketa bat aprobetxatuz. Atsedenaldia heldu baino lehen, Nekanek partida berdintzeko aukera izan du, baina Pañosek ez du huts egin atearen azpian.

Atsedenaldiaren ostean, kataluniarrek abantaila handitu dute 65. minutuan, Alexiak Martensen erdiraketa bat errematatu duenean. Partidaren azken minutuetan, Lucia Garciak zuri-gorrien gola egin du areatik kanpoko jauriketa batez.