Athletic Club VS Levante UD 2019-3-31 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
26. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0Levante UD

V. Gimbert4'
V. Gimbert70'
Bertaratzea24.986
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
31/03/2019
Ordua
13:00
Data eta ordua
2019-3-31 - 13:00

Athletic Clubek 2 Levante UDek 0

Gaur eguerdian Athletic Clubak eta Levante UD-k jokatu duten Iberdrola Ligako 26. jardunaldiko partida 2-0-ko emaitzarekin amaitu da.

2019ko mar. 31a

Gaur eguerdian (martxoak 31) Athletic Clubak eta Levante UD-k jokatu duten Iberdrola Ligako 26. jardunaldiko partida 2-0-ko emaitzarekin amaitu da. Partidaren atarian, Bizkaiako hitzartutako talde guztietako ordezkariek gure jokalariekin batera zapaldu dute soropila, eta Ainhoa Tirapuk 2017/18 denboraldiko jokalari seguruenaren saria jaso du Nazioarteko Peñen Federakundearen ordezkarien eskutik. Bide batez, gaurko giro bikainaren adierazle, norgehiagoka hasi aurreko minutuetan Udane Ostolaza harri-jasotzaile gazteak egindako erakustaldi bikaina.

Joseba Agirrek, honako hasierako hamaikakoa zelairatu du: Ainhoa Tirapu (C), Moraza, Garazi Murua, Damaris, Nekane, Maria Diaz Cirauqui, Eunate, Marta Unzue, Lucia, Erika eta Vanesa Gimbert. Levante UD taldeko Joaquin G. Quino entrenatzaileak berriz, honako hauek aukeratu ditu: Paraluta, Batlle, Ruth (C), Maitane, Charlyn, Corredera, Zornoza, Ivana, Alharilla, Eva Navarro eta Banini.

Gaur, San Mamesen izan diren 24.986 ikusle guztiak oraindik eseri gabe zeudela Vanesa Gimbertek lortu du partidako lehenengo gola. Une horretan Levantek baloia bere hanketan hartu eta nagusi izan da lehen zati osoan. Edonola ere sortu dituen aukera garbi guztietan Ainhoa Tirapu atezaina izan dute aurrez-aurre.

Bigarren zatia ildo beretik abiatu da. Agirrek Leia zelairatu du Maria Diaz Cirauquiren ordez, eta handik gutxira berriro Vanesa Gimbert agertu da zale zuri-gorrien zoramenerako. Ezker hegaletik Erikak ateratako falta jaurtiketa bat, bigarren zutoin ondoan bikain buruz sareratu du Bergarako atzelari finak.

82. minutuan Nekanek Jone Ibañezi uzti dio zelaian bere lekua, 85. minutuan Azkona gazteak Luciaren postuan sartu da eta partida amaitzear zegoela Erikaren ordez sartu den Marta Pereak arnasa eman dio taldeari, azken minutuetako estualdietan laguntza emateko.​
Marta Huerta de la Aza epaile kanariarrak norgehiagoka amaitutzat jo duenean San Maesen bildu diren zaleak eta talde zuri-gorri osoak eztanda egin dute. Garaipen honi esker, Athletic Clubak, 43 puntu ditu jada.