Sevilla FC VS Athletic Club 2019-4-21 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
28. Jardunaldia

Sevilla FC1 : 2Athletic Club

Olga82'
Leia55'
Oihane63'
Laburpen bideoa
Estadioa
José Ramón Cisneros
Herria
Sevilla
Data
21/04/2019
Ordua
11:00
Data eta ordua
2019-4-21 - 11:00

Sevilla FC 1 Athletic Club 2: bigarren garaipena jarraian Lezamatik urrun

Athletic Clubek Sevillari 1-2 irabazi dio, zuri-gorriek Lezamatik urrun jokatu duten bigarren partidan. Leiak eta…

2019ko api. 21a

Athletic Clubek Sevillari 1-2 irabazi dio, zuri-gorriek Lezamatik urrun jokatu duten bigarren partidan. Leiak eta Oihanek zuri-gorrien golak sartu dituzte, eta Olgak Sevillarena egin du.

Lehen zatian ez da golik egon. Azkonak bi aukera paregabe izan ditu Athleticentzat, eta Pancha Larak, berriz, gola sartzeko aukera izan du etxekoentzat.

Bigarren zatian, Leiak buruz errematatu du ezkerretik ateratako korner bat, Sevillako atezainaren irteera aurreratuz. Oihanek, Moraza ordezkatu du, eta, bere lehendabiziko jokaldian, txut indartsu batez abantaila handitu du. 81.ean, Olgak zuri-gorrien abantaila murriztu du eta Sevilla berdinketaren bila joan, azkenean puntuak Bilbora etorri dira bilbotarrak laugarren postuan jarraitzeko.

Athletic Clubek Malagaren kontra jokatuko du hurrengo partida, larunbatean, arratsaldeko seietatik aurrera.

Sevilla FC: Noelia Ramos, Amparito (Bores, 82′), Maite, Cometti, F. Lara, Araya, Ali (Nago, 59′), Olga, Payne, Raquel Pinel (Maca, 67′) eta J. Morilla (Ana Franco, 72′).

Athletic Club: Ainhoa, A. Sierra, Moraza (Oihane, 61′), Garazi, Damaris, Nekane (Nerea, 79′), Jone Ibáñez (Oihane Valdezate, 92′), Eunate, Leia (Cirauqui, 61′), Vanesa Gimbert eta Azkona.

Golak: 0-1, Leia (55′), 0-2, Oihane (63′), 1-2, Olga (81′).

Arbitroa: Elena Casal Fernandez, galiziarra. Txartel horia erakutsi zien Maiteri (70′) eta Olgari (87′).