Levante UD - Athletic Club
Jardunaldia 1
Liga F

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 64' Eva Navarro
  • 72' Alba Redondo

KokapenaCiudad Deportiva Buñol , Buñol

Athleticek azken txanpan galdu du Levante UDren aurka

Bigarren zatian nagusitu da talde valentziarra eta lau denboraldi dira Buñol Hirian punturik lortu gabe

undefined

Emakumezkoen Athletic Clubek galdu egin du (2-0) Buñol Hirian jokatu duen Primera Iberdrola txapelketako lehen norgehiagokan. Lehen zatian bi taldeen arteko oreka izan da nagusi baina bigarren zatiko aldaketek talde Valentziarraren alde jarri dute partidua. Maria Pry entrenatzaileak bete-betean asmatu du ordezkoekin (Gemma, Esther eta Alba Redondo), horiek izan baitira ate zuri-gorriaren inguruan arrisku gehien sortu dutenak. Aitor Elizegi presidentea, harmailetan egon zen.

Partidua ez da ondo hasi Athleticentzat: Nekanek berdegunea utzi behar izan du 8. minutuan giharretako lesio baten ondorioz. Abagune argirik gabeko lehen zati serioa jokatu dute Athleticek eta Levantek Buñol Hirian.

Arrisku handiagoa sortu du Levantek bigarren zatian eta 63. minutuan lortu du talde valentziarrrak De la Navaren atea zulatzea: Eva Navarrok ezker hegaletik egindako erdiraketa errematatu eta sarera bidali du baloia. Zortzi minutu geroago heldu da Levanteren bigarrena, zelairatu berri ziren Gemma eta Alba Redondoren eskutik.

Athletic erantzuten saiatu da Oroz eta Jone Ibañezen jokaldi batetan baina Galdakaoko jokalariaren jaurtiketa langa gainetik joan da. Estherrek eskura izan du Levanteren hirugarrena baina atezain zuri-gorria fin ibili da. 2-0 bukatu da norgehiagoka. Lau denboraldi dira jada Athleticek punturik lortzen ez duela Buñol Hirian.

Talde zuri-gorriak Madrid CFF izango du aurkari Primera Iberdrolako bigarren jardunaldian. Irailaren 15ean jokatu dute partidua, Lezaman, 12:00etatik aurrera.

FITXA TEKNIKOA

Athletic Club: A. De la Nava, Oihane, M. Unzué, V. Gimbert, Eunate, Moraza , Damaris, M. Oroz, Lucía García, Erika Vázquez eta Nekane.
Aldaketak: Leia, Nekaneren ordez (min. 8), Jone Ibáñez, Morazaren ordez (min. 60), Azkona, Leiaren ordez (min. 68), Valdezate, V. Gimberten ordez (min. 74).

Levante UD: Paraluta, Ona, Rocío, Ivana, Jucinara, Maitane, Banini, Andonova, Zornoza, Eva Navarro eta Sonia.
Aldaketak: Esther, Soniaren ordez (min. 56),  Gemma, Andonovaren ordez (min. 60), Akba Redondo, Eva Navarroren ordez (min. 68), Alharilla, Baniniren ordez (min. 77).

GOLAK: 1-0; 63. Min Eva Navarro. 2-0 71.min; Alba Redondo.

Epailea: Maria Dolores Martínez Madrona