Valencia CF Femenino - Athletic Club
Jardunaldia 3
Liga F

Valencia CF Femenino - Athletic Club

Valencia CF Femenino
Valencia CF Femenino
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 18' Carol
  • 90' Goeieman

KokapenaAntonio Puchades , Paterna

Zurigorrien ahalegina saritzen ez duen porrota

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak 2-0 galdu du nahiz eta protagonismo eta aukera asko izan

undefined

Athletic Clubeko emakumeakoen taldeak 2-0 galdu du Valentzia CF taldearen instalazioetara egindako bisitan Primera Iberdrola ligako laugarren jardunaldian. Nahiz eta aukera ugari izan, talde zurigorriak ez du golik sartu eta ezin izan dio lehenengo minutuetan jasotako golari erantzunik eman.

Partiduaren lehenengo minutuetan Athleticek presio bikaina egin du Valentzia taldearen aurrean. Ondo landutako jokoarekin hasi dira Villacamparen jokalariak Antonio Puchades zelaian. Eskumatik egindako jokaldi on batean, Maite Orozek izan du aukera desbideratuta joan den jaurtiketa baten bitartez 15. minutuan. Hasierako sentzazioak onak izan arren, bi minutu beranduago Valentzia CF aurreratu da markagailuan Carolen gol bati esker, Mari Pazen pase bikaina aprobetxatuz. Hasieran, lehoi emeek jasotako gola igarri dute baina laster hartu dute berriro jokoaren kontrola atsedenaldira heldu arte.

Bigaren zatian, Azkona zelaian zela, nafarraren jaurtiketa Vreugdenhil atezainak desbideratu du kornerrera. Handik gutxira heldu da Orozen erdiraketa arriskutsua. Bigarren zatia aurkariaren zelaian jokatu da gehienbat, Villacamparen taldea Valentziaren area presionatzen. Valentzia Cf taldeak Colemanen kontraeraso azkarrekin sortzen zuen arriskua. Damarisek buruz egindako errematea izan du 55. Minutuan. Ikuskizun polita izan da zelaian, zurigorriak gola lortu nahiean eta Valentziak aukerak sortzen kontraerasoan. Sufritu egin du Irene Ferrerasen taldeak eta saria lortu Colemanek 2 eta 0ekoa lortuz 88. minutuan egindako kontraeraso bikain bati esker.

Lan bikaina Athleticek, zelaian sentsazio bikainak erakutsiz. Datorren igandean, Lezaman izango da hurrengo partidua Deportivo Abanca taldearen aurka arratsaldeko 16.00retatik aurrera.

 

FITXA TEKNIKOA

 

Valencia CF: Vreugdenhil, Paula Nicart, Cubedo, Coleman, Sandra Hernández , Mari Paz Vilas , Carol, Pulladas, Viola, Natalia Gaitán , Bea Beltrán.
Aldaketak: Flores, Bea Beltranen odez (70’)  Bonsegundo, Mari Paz Vilasen ordez (76’), Asun, Colemanen ordez (80’), Gio, Sandra Hernándezen ordez (80’)

Athletic Club:  A. De la Nava, Oihane, M. Unzué, V. Gimbert, Eunate, Moraza, Damaris, M. Oroz, Marta, L.García y Erika Vázquez.
Aldaketak: Jone Ibañez, Martaren ordez (46’), Azkona, Morazaren ordez (46’), Garazi, Eunateren ordez (80’), Leia, Damarisen ordez (80’).

Golak: 1-0 Carol 15. min ,  2-0 Coleman 88. min.

Epailea: Diaz García, Xiomara. Txartel horiak: M. Unzué, Moraza eta Damaris

Estadioa: Valentziaren Kirol Hiria