
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2019-20
- Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club
Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club


- 11' Santos
- 51' Menayo
- Lucía García 32'
- Aleixandri (b.a) 52'
KokapenaCentro Deportivo Wanda , Alcalá de Henares
Landutako berdinketa aurkari handi baten aurka
Zuri-gorriek berdinketa lortu dute Atletico Madrilen aurka (2-2). Bolada eta sentsazio onei jarraipena eman die Athleticek partida serio batekin

Lucia Garciak abagune on batekin abisatu du partida hasi eta gutxira, baina bere jaurtiketa langaren gainetik joan da. Atletico Madrilek laster egin du lehenengo gola: 10. minutuan Athleticen area barruko nahasmenaz baliatu da Leicy koltxoneroak markagailuan aurreratzeko. Etxekoen golaren ostean, Villacamparen jokalariei kosta egin zaie partidan sartzea, are gehiago, Ludmila eta Charlyn zuri-gorrien area ondoan behin eta berriz azalduta.
Wanda Kirol Zentroan estreinatu da gaur Athletic, eta aurrealdea estreinatu dute ere zuri-gorriek: Lucia Garcia eta Ane Azkona hegaletan eta Yulema Corres erdian. 32. minutuan Lucia Garciaren etorrera ikusi du gasteiztarrak eta nazioarteko jokalariak Van Veenendaal atzean utzi du zuri-gorrien lehena egiteko. Gol horrek konfiantza eman dio Athletici eta atsedenaldira garaipenagatik borrokatzeko prest iritsi dira Villacamparen jokalariak.
Pablo Lopezen taldea gola sartzeko zorian egon da bigarren zatiko lehen jokaldian. Bigarren saiakeran lortu du: lehen zatian gertatu bezala, area txikiko nahasmenaz baliatu dira koltxonerak bigarren gola egiteko, Menayoren bitartez oraingoan. 50. minutua zen. Athleticen erantzuna ia berehalakoa izan da: Azkona atzeko lerroraino iritsi da eta zuri-gorriaren erdiraketa bere atean sartu du Laia Aleixandrik. Berdinketa markagailuan eta berriro hastera.
Atleticok bere egin du neurketaren bigarren zatia eta berdinketa desegiten saiatu da behin eta berriz. Zuri-gorriek, baina, sufritzen jakin dute eta ahalegin izugarria eginda, koltxoneroen feudotik puntu bat ekartzea lortu dute. Denboraldi honetan talde bakar batek ere ez du hori egitea lortu. Datorren igandean Sevilla FC-ren bisita izango du Athleticek Lezaman.
Hamaikakoan

van Veenendaal
K.Robles
Aleixandri
Tounkara
Menayo
Toni Duggan
Santos
Meseguer
Ángela Sosa
Charlyn
Ludmila
Ordezkoak
Linari
Virginia
A.Sampedro
Ana Marcos
L.Gallardo
Strom
Ovdiychuk O.
Entrenatzaileak
Pablo López

Atlético de Madrid Femenino
Hamaikakoan
