
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2019-20
- Sporting Huelva - Athletic Club
Sporting Huelva - Athletic Club


- Erika V. 45'
- Lucía García 52'
- Y. Corres 79'
KokapenaLa Orden , Huelva
Garaipena 2019. urtea bikain bukatzeko
Zuri-gorriek lehen zati kaskarra egin arren, bigarren zatian hobetu eta 0-3 gainditu dute Sporting Huelva, urteko azken partidan

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak ezin hobeto bukatu du 2019. urtea, gaur arratsaldean Huelvako Sportingen aurka 0-3 irabazita. Guztira 23 puntu lortu ditu eta bost jardunaldi egin ditu jarraian galdu gabe. Angel Villacamparen jokalariek bi bertsio erakutsi dituzte norgehiagokan zehar. Lehen zatian Huelvako taldea izan da nagusi, baina Peace Efihek bigarren txartel horia ikusi du 40. minutuan eta aurkariak bat gutxiagoarekin gelditu dira.
Lehen minutuak nahiko zalantzagarriak izan dira Athleticentzat. Ez dira zelaira ondo egokitu, ezta baldintza zailetara ere, haize-bolada oso gogorrekin. Zuri-gorriek sufritu egin dute Huelvakoen erasoekin. Andere Leguina, denboraldi honetan bere lehen partida jokatu duena, oso seguru ibili da iritsi zitzaizkion baloietan. Partida oso bestelakoa izan zitekeen Tanakak 11 metroetatik asmatu izan balu, Oihaneren eskuarekin area barruan egindako penalti batean. Andaluziarrek abagune arriskutsuak edukitzen jarraitu dute.
40. minutuan, epaileak Peace Efih kanporatu du, eta horrek aukera eman die lehoiei berdegunean luzateko. Azkonak eskuin hegaletik egindako jokaldi batean, Erikak baloia sareetara bidaltzeko adina luzatu ahal izan du. Atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi dira zuri-gorriak.
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Lucia Garciak aldea handitu du Azkonaren jokaldi eder baten ondoren, eta Yulema Corresek 0-3koa sartu du 78. minutuan. Bigarren zati osoa gutxiagorekin jokatzearen nekea sufritu dute onubenseek, eta zuri-gorriak gogor saiatu dira Huelvan hiru puntuak eskuratzen.
Urte amaiera ezin hobea izan du Athleticek. Gabonetako etenaldiaz gozatu eta urtarrilaren 5ean urteko lehen partida San Mamesen jokatuko dute lehoiek, Bartzelonaren aurka.
Hamaikakoan

Chelsea
Korina
Elena Pavel
Cinta Rodríguez
Mascaró
Patri Ojeda
Castelló
Sandra Bernal
Yoko Takana
Peace Efih
Marie-Yasmine Alidou
Ordezkoak
Marta Peiró
Fatou Kanteh
Marina Steindl
Selena Babb
Natalia Nogareda
Sara Navarro
Princella Adubea
Entrenatzaileak
Antonio Toledo

Sporting Huelva
Hamaikakoan
