Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 15
Liga F

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
03
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Mariona 64'
  • Oshoala 77'86'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

32.068 pertsona

San Mamesek aurpegia eman du Bartzelona boteretsuaren aurrean

32.068 ikuslek, 9.443 ordainpeko sarrerarekin, emakumezkoen Athleticen ganeko interesa ziurtatu dute, liderrari ordubete eutsiz, 0-3 galdu arte

undefined

Athletic Clubek pauso sendoak ematen jarraitzen du San Mamesen emakumezkoen futbolaren mesedetan. 32.068 ikusle biltzea eta ordainpeko 9.443 sarrera saltzea, ez dago edonoren esku. Bartzelonak 0-3 irabazi zuen, Mariona Caldentey eta Asisat Oshoala nigeriarren golei esker; bien artean gure jokalarien ilusioak murriztu zituzten baina ez harmailetako ilusioak. Sentimendu zuri-gorria izan zen guztion larruazalean.

Partida oso irekia izan zen lehen ordura arte, Mariona Caldentey jokalariak daukan maila erakutsi zuen arte De la Navarentzat geldiezina izan zen jaurtiketa batekin. Angel Villacampak hamaikako gaztea aurkeztu zuen, hiru jokalari zuri-gorri lehen aldiz San Mamesen titular zirela. Azkonaren eta Lucia Garciaren abiadurarekin, ez zuten arriskurik jaso lehenengo zatian. Aurkariak egindako eraso bakarra Aitana Bonmatiren zutoinera egindako jaurtiketa izan zen.

Hala ere, Maite Orozek 1-0ekoa izan zuen bere oinetan area kanpotik jaurtitako baselina batekin, Sandra Paños atezainaren aldaratze txar bat aprobetxatuz. Erika Vazquezek gora bidalitako aukera on bat ere izan zuen. Athleticek ez zuen estutasun handirik pasatzen aurrean zuen talde indartsua ikusita. Horrela iritsi ziren atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, Villacamparen jokalariak oso ondo zelairatu ziren eta Azkona, Luciak emandako pasea aprobetxatzeko zorian egon zen. Etxeko entrenatzaileak, mahaian kolpe bat eman nahian eta aldaketa bikoitza egin behar zuenean, Mariona agertu zen San Mames isilarazteko. Zaleriak azkenera arte animatzen jarraitu zuen nahiz eta Athleticek Oshoalaren bi gol jaso. Championseko lider eta egungo txapeldunordeak bere botere multinazionala agerian utzi zuen.