FC Barcelona - Athletic Club
Finalerdia
Kopa

FC Barcelona - Athletic Club

FC Barcelona
FC Barcelona
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 19' Mariona
  • 72' Patri
  • Pinedo 63'

KokapenaEstadi Johan Cruyff , Sant Joan Despí, Barcelona

Lehoiek aurpegia eman dute FC Bartzelonaren aurka

Athleticek 2-1 galdu du Johanen, Kopako ibilbideari amaiera emanez

Amaitu da bidea lehoientzako Kopan. Finalerdietako itzuliko partida 2-1 emaitzarekin bukatu zen Estadi Johan Cryuffen. Athletic 0-3 San Mameseko desabantailarekin zihoan, baina arantza bat kendu ahal izan zuen joaneko partidarekiko irudi hobea erakutsiz. David Aznarren neskek aurpegia eman zuten eta markagailuan aurretik jartzeko aukerak ere izan zituzten. Athleticek protagonismo uneak izan zituen norgehiagokan. Pinedok egin zuen zuri-gorrien gola.

Lehoien lehen zati bikainean akats batek bakarrik ekarri zuen FC Bartzelona atsedenaldian aldagelara abantailarekin. Quiñonesek esku-hartze onak izan zituen. Marionak eta Salmak proban jarri zuten Hondarribikoa, baina ondo erantzun zuen. Bartzelonaren gola 20"an iritsi zen Marionaren botan, zuri-gorrien atzealdearen lagapenean huts egin ondoren. Barçak ez zuen barkatu. Ondo aritu zen Athletic baloiarekin, San Mamesen erakutsi ezin izan zuen erraztasunarekin jokatu zuen. Azkonak izan zuen lehen abagunea hasieran, eta Pinedok atsedenaldiaren atarian, beste aukera ona izan zuen baina Pañosek gelditu zuen. Zuri-gorrien lehen zati ona.

Bigarren zatian, markagailua 0-1 adieraziz, David Aznarrek aldaketa hirukoitza egin zuen 55.ean. Clara Pinedok zartarako eder batekin, Athleticen trantsizio oso onaren ondoren, berdinketa jarri zuen 63. minutuan. Maddi Torrek langan jo zuen baloia korner batean. Patri Guijarrok 2-1 jarri zuen area inguruan eta Quiñones fusilatu zuen eremu txikitik. Azken minutuetan zuri-gorriek nekea nabaritu zuten eta gehiago sufritu zuten baloirik gabe. Hala ere, Athletic berdinketa lortzen saiatu zen 88.ean, Elexpuru Pañosen eskuetara tiro egitera iritsi zenean. Quiñones Bruggsen abagunea gelditu zuen. Itxura onarekin amaitu zen norgehiagoka, porrotarekin eta gose handiarekin Athletic Clubeko taldean.