Athletic Club - Deportivo Alavés
Lagunartekoa

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
00
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés

KokapenaHondartza , Hondarribia

Golik gabeko berdinketa Hondarribian

Herri hondarribiarrean jokatutako lagunartekoa golik gabe amaitu da

Ez da golarik izan Athletic Cluben eta Alavesen astebeteko etenaldian antolatutako lagunarteko partidan. Tankera honetako neurketetetan gertatu ohi den bezala, ia ez da nabaritu bilbotarren eta gasteiztarren arteko kategoria-jauzia. David Aznarrek honako hamaikakoa honekin eman dio hasiera norgehiagokari: Etxean jokatzen zuen Quiñones, Benito, Landaluze, Garazi, Gara, Mariana, Oguiza, Arana, Azkona, Sanadri eta Nahikari.

Lehen zatian bi taldeek izan dituzte markagailuan aurreratzkeo abaguneak. Nahikari gola sartzeko zorian egon da birritan. Urnietarrak oinaren kanpoaldearekin egindako jaurtiketa gol-marran bertan sahiestu du defentsa babazorroak. Zuri-gorri jokalari ohia den Monentek eta Rebeca Ellohek Arabako taldea aurreratzeko aukera izan dute, baina talde bakar batek ere ezin izan du atea zulatu lehen 45 minutuak igarota.

Bigarren zatian, Zugastiren jaurtiketak Jana atezaina proban jarri du. Hain zuzen ere, Alaveseko atezaina erabakigarria izan da Oguizak buruz egin duen beste saiakera batean. 65. minutuan, oraingoan, Maddi izan zen gol-lerro berean Alavesen gola ekidin duena. Handik gutxira, Quiñonesek Eleneren errematea gelditu du norgehiagoka hutsean mantentzeko. Jokatzeko aukera gutxien duten jokalarientzako proba ona izan da, lesiorik ez da izan eta harrobiko lau jokalarik lehen taldearekin minutuak batzeko beta izan dute: Nerea Benito, Estefa, Iribarren eta Amaia Martínez gaurko lagunartekoaren deialdian sartu dira. Lehoiek asteburu honetan atseden hartuko dute eta astelehenetik aurrera Lezaman Atletico Madriden aurka (12:00etan) jokatuko duten partida prestatzen hasiko dira.