Real Racing Club de Santander - Athletic Club
Jardunaldia 18
Liga

Real Racing Club de Santander - Athletic Club

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 43' Tchite

KokapenaEl Sardinero , Santander

Racingek 1-Athletic Clubek 0: Egunarekin bat

Athletic Clubek 1-0 galdu Racingen aurka eta esku hutsik itzuli da aukera gehienak eta batzutan…

Athletic Club

Athletic Clubek 1-0 galdu Racingen aurka eta esku hutsik itzuli da aukera gehienak eta batzutan argienak egin eta gero, hots, gure taldeak merezimendu ia osoak egin dituela, baina barkatu eta oparitu ere egin du eta etxekoek hiru puntuak erdietsi dituzte. Errege eguna ospatzen dutenentzat ere ikasgaia izan daiteke: opariak egiteko orduan gurasoak ez daude bakarrik, gaurkoan behintzat zurigorriz jantzita ere parte har baitaiteke. Gauzak horrela, jaitsiera postuak gero eta gertuago daude eta premiazkoa da Sevillaren aurka irabaztea mamuak urruntzeko.

Athletic Clubek zazpi aukera garbi, zazpi (7), etxetik kanpoko partida izateko nahikoak omen. Gol gutxien jasotzen dutenen artean egon arren, litekeena da golen bat jasotzea, baina zazpi aukera garbi egin eta golik ez sartu… Norgehiagokaren hasiera adierazgarria izan da oso: 29. segunduan Llorente geratu da bakar bakarrik Toñoren aurrean eta inolako oztoporik gabe gora bidali du (1) Zortzigarren minutuan Garmendia ez da iritsi Yesteren erdiraketari eta hamargarren minutuan falta atera du Yestek eta Llorentek, berriro ere bakar bakarrik, buruz errematatu du atetik hiruzpalau metrotara… baina kanpora (2).

Hainbat minutu pasatu dira Racing gure zelaian tajuzko jokaldia egin arte. Hamaikagarren minutuan Smolarek jokoz kanpo zegoen eta baliorik gabe utzi du epaileak ondorengo gola. Baloikada jaso du Munitisek eta eskumuturra bihurritu ondoren zelaia utzi behar izan du hamazazpigarren minutuan. Tchite sartu da bere ordez eta, tamalez, protagonista bihurtuko zen. Llorentek buruz errematatu du kanpora 25. minutuan, Athleticek jada baloi jabetza ez bazuen arren. Racingek etxeko papera betetzen zuen, baina aukera bakarra izan da Smolareken bolea bat 36. minutuan Ustaritz gehiegi konfiatu eta gero. Atsedenaldirako bidea hartua zuen lehiak, baina falta jaurtiketa batean Tchitek errematatu du buruz eta baloia Llorenteren aurpegian jo eta gero sareetan bukatu da. Zelako eguna aurrelariarena. Bigarren zatian ere aukera izan duela gola arerioaren atean egiteko, baina alferrik.

Aipaturiko bigarren zatian dena bide beretik joan da, baina Racingek aukera batzuk ere sortu ditu, opariak direla medio eta Athleticek partida berdintzeko beharraren eskutik. Hasteko 52. minutuan Adurizek ordezkatu du Garmendia eta 4-2-3-1koa 4-4-2koaren itxura hartu du. Gainera Yeste ezkerrertik erdira pasatu da eta Javi Martinez euskarritik ezkerrara joan da, azken minutuetan berriro erdirantz jo duen arren Del Hornoren presentziaren eskutik.

Estraineko aukera Athleticek izan du: Amorebietak errematatu du buruz korner jaurtiketa eta Toñok marran bertan harrapatu du baloia (3). Halaz ere, Tchitek aukera izan du lehia aldapaz gorago ipintzeko 55. minutuan baina ez du aprobetxatu Koikiliren lagapen kaxkarra eta 56. minutuan Aranzubiak geratu du bere buruz buruko jokaldia.

Athletic ez zegoen txantxetarako ete berehala erantzun du. Adurizek bizkarra hartu dio lehendabizikoz atzeko lerroari eta erdiratu du, Llorentek oina sartu… baina kanpora joan da baloia (4). Hurrengo minutuan berriro Adurizek, berriro bizkarra hartu, Toñoren irteera gainditu… eta baloia zutoinera!! (5)

Jorge Lopezek kanpora jaurti du areaz kanpotik 59 minutuan eta bi beranduago hasi da aldaketen gurpila: Susaetak ordezkatu du David Lopez, Pablo Alvarez Serranorekin eta Jordi F. Colsarekin egin duten bezala. Aldaketei amaiera emateko Del Horno sartu da Koikiliren ordez eta ia ia ezker hegaleko osoa hartu du berarentzat, nahiz eta denborarik izan duen behin baloia atzean uzteko eta Tchitek berriro ere huts egin du.

Athletic Clubek ez du amorerik eman, baina ezta Toñok ere eta bitan zapuztu ditu, 79. minutuan (6) eta 82. minutuan (7). Eta horrela amaitu da gaurko ahalegina. Antzua, agi denez. Ea Kopan aukera gutxiago egiten diren eta gol gehiago sartu.