CA Osasuna - Athletic Club
Jardunaldia 20
Liga

CA Osasuna - Athletic Club

CA Osasuna
CA Osasuna
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 67' Dady
  • 69' Vela

KokapenaReyno de Navarra , Iruñea

Osasunak 2-Athletic Clubek 0: Inolako aitzakiarik gabe

Athletic Club ez da gai izan Osasunaren aurka punturik urratzeko eta 2-0 galdu du irabazteko…

Athletic Club

Athletic Club ez da gai izan Osasunaren aurka punturik urratzeko eta 2-0 galdu du irabazteko oso aukera gutxi izan duen lehian. Dadyk, baloia Amorebietak desbideratu ostean, eta Velak egin dituzte etxekoen golak bigarren zatian.

Ez dago aitzakiarik eta partida husnako berdinketarantz abiatzen bazen ere, zoramena hedatu da zelaian Yestek txartel gorria ikusi eta gero eta, ia beti gertatzen den bezala, zoramena Athleticen kalterako izan da arlo guztietan. Astea ezin izan da biribildu eta ea datozen bi partidatan iribarrerako tarterik den, Kopan Santanderren eta Ligan Barçaren aurka. Ez dira etsai samurrak, baina burua altxatu behar.

Lehen zatiari buruz, egia esan, ez dago gehiegi kontatzeko. Athletic espero zen hamaikakoarekin zelairatu da eta Osasunan Margairazek hartu du Plasilen tokia. Erasokor irten dira nafarrak, presio handiarekin eta gure taldeak laguntza paregabea eskaini die baloia errezegi galduz edo gutxiegi edukiz.

Halaz ere, aukerak ez dira egon. Aipagarrienak, zerbait aipatzearren, Amorebietak Juanfrani egin dion ustezko penaltia 16. minutuan (penaltia izan dela ematen zuen zelaian bertan) eta Velak 39. minutuan egin duen jaurtiketa, Aranzubiak ondo hartu duena. Gure aldetik Martinezen jaurtiketa gutxigatik kanpora, ezkerrez, areaz kanpotik 21. minutuan. Jokaldi batzuetan azken pasean kale egin dute gure jokalariek, baina oso gutxitan izan du aukera Athleticek, hori bai, beti izan da baloia ondo tratatu eta gero. Bestalde, Athletici gertatu zaion legez, Osasunak etekin eskasa atera die estrategiako jokaldiei eta Velak eta Juanfranek hainbat minututan egin duten hegal aldaketari.

Bigarren zatian antzeko hasiera bizi izan dugu, Osasunak nahi eta ezin, Athletic zain. Garmendiak David Lopez ordezkatu du 53. minutuan, Solak Margairaz 55. minutuan eta Fontek Puñal 60. minutuan. Nafarrek min gehiago egin nahi zuten goian, baina ondo ala txarto eginikoak ziren aldaketak ezin izan dugu ikusi, behelainoa gain gainean zela, Yeste berotu baita 62. minutuan eta egin duen umekeriarengatik kalera joan da, nahiz eta hainbesterako ez den izan.

Bazirudien Athletic ondo kokatuta segitzen zuela, Aduriz isolaturik utzi eta gero, baina izan den falta baten ondorioz Dadyk jaurti du, Aranzubiaren zutoinetik eta baloia harrapatzeko prest zela Amorebietaren buruan jo du eta sareetara abiatu da. Ia burua altzatzeko betarik gabe, baloi luze bat orraztu du Dadyk eta Vela, zertxobait aurreraturik zela, hots, jokoz kanpo, Aranzubiaren irteera ondo gainditu du. Bi eta zero, bat gutxiago, nekea edota blokeo egoera nabarmena eta, baloia eduki arren, inoiz ez da inolako aukerarik ikusi norgehiagoka berdintzeko. Susaetak gutxigatik kanpora bidali ostean 70. minutuan, Del Hornok Javi Martinez ordezkatu du eta taldea erronboarekin kokatu da, sartu berria ezker hegala hartuz eta Osasunak minutuak pasatzen utzi ditu lasai asko. Ahaleginetan aipatu Del Hornok jaurti duela urrutitik, Llorentek ez duela buruz errematatu eta Aitor Ociori gola baliogabetu diotela denbora agortzear zela.

Gurekin batera, ez du egun fina izan epaileak eta gaurkoan argi eta garbi erakusten da epaileak jokalariak bezala direla, une hobeagoak eta txarragoak dituztela eta zorte kontua denez, agerian geratzen dira aste honetan bertan esandakoak. Europar eran egin beharrean, Ligan ohikoagoa den lana egin du Mejutok eta jokua arindu beharrean faltaz beteriko lehia bihurtu da. Athleticek, argi eta garbi gera dadila, berriro diogu, ez du inolako meriturik egin irabazteko, baina epailearena ere ez da partidarik borobilena izan: Amorebietak penaltia egin du, bat eta zerokoan ez da faltarik izan, bigarren golean Vela jokoz kanpo zegoen Dadyk buruz jo duenean, Flañok bere bigarren txartel horia ikusteko arrazoi franko eman dio epaileari eta Aitor Ocio ez zegoen jokoz kanpo azken uneotan gola egin duenean. Ahazteko partida berarentzat ere.

Eta ahaztu behar denez, lehenbailehen pilak kargatu eta Kopan ipini behar dugu burua ea asteko erronkatik onik ateratzen garen.