Racing VS Athletic Club 2008-1-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/4

Racing2 : 0Athletic Club

Tchité76'
Smolarek79'
Laburpen bideoa
Estadioa
El Sardinero
Herria
Santander
Data
24/01/2008
Ordua
20:00
Data eta ordua
2008-1-24 - 20:00

Racingek 2-Athletic Clubek 0: Aldapaz gora dago kanporaketa

Athletic Clubek 2-0 galdu du Racingen aurka Kopako final lardenetako joaneko partidan eta aldapaz gora…

2008ko urt. 24a

Athletic Clubek 2-0 galdu du Racingen aurka Kopako final lardenetako joaneko partidan eta aldapaz gora dauka orain kanporaketa. Tchitek buruz eta Smolarekek, jokoz kanpo zegoela, egin dituzte etxekoen golak 74. eta 77. minutuetan.

Racing gehiago izan da partidaren hasieran eta aukera onak sortu ditu, batez ere Serrano 33garren segunduan, Aranzubiak desbideratu du kornerrera, eta Boladoren eskutik, hau 8. minutuan, baina gehiegi gurutzatu du baloia. Partida orekatzen joan da eta Adurizek ez du jakin errematatzen falta baten ondorioz 20. minutuan eta Coltorti erne ibili da 33. minutuan Adurizi baloia oinetatik kentzeko Del Hornoren pasearen ostean. Racing saiatzen zen baloia bere eskuin hegaletik igotzen batez ere, baina gero eta zailago zeukan erasoa antolatzea, Serranok 36. minutuan arrasetik jaurti duen arren.

Nagusi ziren Marcelinoren mutilak, lehen zatian bezala. Boladok, bizkarrez ia gola egin du 58. minutuan, norgehiagokaren ekimena parekatu den arren. Halaz ere, gola egitea ezinbestekotzat jotzen zen eta lehen zatian baino gorago hasi du presioa Athleticek, baina baloiaz gozatu barik eta azken pasean asmatu ezinik, partida askotako gaitza. Garmendia sartu da Llorenteren ordez 59. minutuan, Gabilondok buruz errematatu du langa gainetik 61. minutuan eta Tchite zutoinetik oso gertu 63. minutuan.
Racingek Duscher sartu du Jordiren ordez, Smolarek Iban Boladoren ordez 65. minutuan eta Pablo Alvarez Serranoren ordez 73. minutuan. Arriskua egin gabe, baina arriskua hartu gabe. Dena den, Iruñean gertatu zen legez, dena pikutara joan da hiru minututan. Hasteko Tchitek errezegi errematatu du buruz bi zentralen artean 74. minutuan. Bat eta zero. Kanporaketa zabalik. Hurrengo jokaldian Garmendiak buruz errematatu du baina Coltortik baloia harrapatu.

Buruz jokatzeko unea zen, baina Racingek bigarrena egin du 77. minutuan. Motzean atera dute kornerra, Alvarezek erdiratu jaurti eta Smolarek sareetara bidali, jokoz kanpo zegoela. Alferrik protesta egitea. Racing orain bai eroso, harmailetatik ondo lagunduta eta Jorge Lopezek aukera izan du hirugarrena egiteko, baina erdira jaurti duenez errez harrapatu Aranzubiak.

Tiko sartu da Muñozen ordez 82. minutuan eta Athletic, bihotzez, saiatu da aurreko minutuetan lortu ez duena lortzen. Garmendiak behartuta errematatu du gora, Gabilondoren zartakoa desbideratu du Coltortik eta Adurizek ezin izan du barrura bultzatu Tikoren falta jaurtiketa luzapenean. Azkenik dena aldapaz gora eta askozaz hobeto egin beharko du taldeak kanporaketari buelta emoteko. Horretaz jarduteko aukera egongo da. Bitartean Ligaren erronka Barçaren aurka, ea gol lehortea amaitzen den, behar dugu eta.