SD Zamudio VS Athletic Club 2008-3-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

SD Zamudio2 : 2Athletic Club

Zulueta62'
Zulueta85'
J.Garmendia64'
J.Garmendia71'
Estadioa
Gazituaga
Herria
Zamudio
Data
05/03/2008
Ordua
19:00
Data eta ordua
2008-3-5 - 19:00

Zamudiok 2 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztu du Zamudioren aurka: Iago, Exposito, Moya, Prieto, Murillo, Muñoz,…

2008ko mar. 5a

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztu du Zamudioren aurka: Iago, Exposito, Moya, Prieto, Murillo, Muñoz, Cuellar, Eneko, Etxeberria, Aitor Ramos eta David Lopez. Aulkian Zubiaurre, Raul, Angulo, Beñat, Garmendia eta Ismael Lopez egon dira.

Zamudio: Uriarte, Rober, Azpiazu, Alex, Astorkiza, Azibar, Erli, Ager, Iriondo, Maraña eta Etxaniz. Ere jokatu zuten: Barrena, Llopis, Larrinaga, Zulueta, Miguel, Goio, Santi, Aratz, Arman, Aurtenetxe eta Xabier.

Epailea Elexpuru Sanz izan da.

Lehen zatia:

Athletic Clubek agindu du hasieran baina minutuak aurrera joan ahala orekatu da lehia. Etxeberriak bitan bidali du baloia zutoinetara eta Ramosen burukada ondo harrapatu du Galder Uriartek. Etxekoen aldetik kanpora jaurti du atezainaren aurrean bakarrik zela.

Bigarren zatia:

(62′) 1-0. Zuluetak gertutik Iagoren aurrean.
(64′) 1-1. Garmendiak boleaz area barruan.
(71′) 1-2. Atzelari batek bere atean. Epailearen ustez, Garmendiak lortu du.
(85′) 2-2. Zuluetak eskuinez gertutik

Amaiera.