SK Rapid VS Athletic Club 2016-12-8 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
06. Jardunaldia

SK Rapid1 : 1Athletic Club

Joelinton72'
Saborit84'
Laburpen bideoa
Estadioa
Allianz Stadion
Herria
Viena
Data
08/12/2016
Ordua
19:00
Data eta ordua
2016-12-8 - 19:00

Berdinketa Multzoen Fasea amaitzeko… eta orain zain

SK Rapid Wienek 1 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek bana berdindu du SK Rapid Wien-en…

2016ko abe. 8a

SK Rapid Wienek 1 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek bana berdindu du SK Rapid Wien-en aurka Vienako Allianz Stadion futbol zelaian. Joelintonek austriarrak aurretik ipini ditu bigarren zatian eta Saboritek banakoa ezarri du lehia amaitzeko hamar minutu baino gutxiago falta zirenean. Berdinketaren ostean gure taldea Sassuolo Calcio-KC Genk neurketaren zain dago, abenduaren 9an, ostiralean, 12:30ean, jokatuko baita gaurkoan bertan behera geratu ostean, behe lainoa dela eta. Genkek berdindu edo irabazi eta gero, lehena litzateke F Multzoan
.
Vienako arratsaldea bezala, lehen zatia hotza izan da oso. Baloi jabetza zuri-gorria izan arren, Sassuolon eta Genken aurka gertatu zen legez. Oraingoan ere, arerioak lehendabiziko aukera garbian gola egin du.

Athleticek ez du amorerik eman eta Saboritek berdinketa ezarri du Villalibreren ukitua errematatuz. Bere lehendabizko gola lehen taldearekin, Athleticek Lezamako hamaika jokalarirekin amaitu du lehia. Hortik aurrera aurkera pare bat izan ditugu, baina gola ez da heldu.

Italiako partidak eskainiko duen emaitzaz eta asteleheneko zozketaz aparte, arreta Ligarengan ipinita daukagu, igandean Sevillan, Real Betis Balompieren aurka.