SD Formentera - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

SD Formentera - Athletic Club

SD Formentera
SD Formentera
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 60' Liñán
  • Raúl García 64'

KokapenaMunicipal , Sant Francesc

2.376 pertsona

Berdinketa Kopako estreinaldian

SD Formenterak 1 Athletic Clubek 1Athletic Clubek bana berdindu du SD Formenteraren aurka Estadi Municipal…

undefined

SD Formenterak 1 Athletic Clubek 1



Athletic Clubek bana berdindu du SD Formenteraren aurka Estadi Municipal de San Francesc futbol zelaian. Raul Garciak egin du gure taldearen gola eta Liñanek etxekoena.

Kopako ibilbidea berdinketarekin hasi da eta emaitza justutzat hartu daiteke. Lehen zatian, zelaiaren neurriak aprobetxatuz, estrategian sortu da arriskurik nagusiena, batez ere Formenteraren partez.

Bigarrenean Athleticek are gehiago kontrolatu du jokoa, baina Formentera fin ibili da bideak ixteko orduan. Gainera, estrategiaren ondorioz, nola ez, aurretik ipini da markagailuan Linanen bolearen bitartez, baina zorionez Raul Garciak, zelaira irten eta berehala, buruz errematatu du Saboriten erdiraketa bat eta kanporaketa San Mamesen erabakiko da.

Gaurkoan berri on baterako tokia egon da, Oscar Gil eta Iñigo Muñoz jokalariek beren debuta egin baitute gure elastikoarekin, hauekin jada estreinaldiak 608 izanik.

Eta larunbatean Ligako liderra bisitari daukagu San Mamesen, Ernesto Valverde entrenatzaile ohiak zuzentzen duen FC Bartzelona hain zuzen ere.