Real Valladolid - Athletic Club

Real Valladolid - Athletic Club

Real Valladolid
Real Valladolid
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 79' Sergi Guardiola
  • 88' Zalazar
  • Morcillo 42'
  • Zarraga 74'

KokapenaJosé Zorrilla , Valladolid

Athleticek Ciudad de Valladolid saria irabazi du

Lehoiek penaltietan lortu zuten garaipena, 90 minutuak 2-2 berdinduta bukatu ondoren Morcillo eta Zarragaren golekin

undefined

Athletic Clubek garaipena lortu du Real Valladoliden aurka penaltietan (2-4) gaur arratsaldean Jose Zorrillan jokatu den Ciudad de Valladolid txapelketan bina berdindu ostean. Neurketa parekatua izan zen, taldeko gazteenentzat froga ona bilakatuz. Morcillok eta Zarragak sartu zituzten bi golak.

Athleticek honako hamaikakoa osatu zuen: Ezkieta, Lekue, Nuñez, Vesga, Balenziaga, Vencedor, Zarraga, Morcillo, Sancet, Cordoba eta Villalibre.

Lehoiak eroso sartu ziren partidan, baloiaren jabetza argiarekin, Vencedorrek eta Zarragak osatutako zelai erdiarekin. Villalibrek ez zuen Cordobaren erdiraketa ona errematatzea lortu ezker hegaletik, lehoien lehen abisua izan zelarik. Hamar minutu geroago, Lekue eta Zarragaren arteko bat-biko baten ostean, Athleticen 20ak langara bidali zuen.

Morcillok lehen zatia itxi zuen area ertzetik jaurtitako eskuinkada eder batekin, Athleticen lehenengoa sareratuz atsedenaldira iritsi baino lehen.

Bigarren zatian Kodroren eta Iñigo Vicenteren ordez sartu ziren Sancet eta Balenziaga, baina minutu batzuk geroago Kenan minduta atera zen partidatik. 75. minutuan 2-0ekoa iritsi zen Kordobaren erdiraketa on baten eta Zarragaren kontrol bikain baten ostean.

Sergi Guardiolak bost minutu geroago aldea murriztu zuen eta amaierarako bi minuturen faltan Zalazarrek berdinketa jarri zuen markagailuan. Partida penaltietara zihoan, eta lehoiek jaurtiketetan garaitu ziren, Unai Lopez, Zarraga, Vencedor eta Vicenteren golekin; Ezkietak Valladoliden bi jaurtiketa gelditu zituen.