
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Levante UD
Athletic Club - Levante UD


- 29' ,34' Guruzeta
- 86' Nico Serrano
- 99' Navarro
- Elgezabal 81'
- Olasagasti 94'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
46.487 pertsona
Athleticek animoa altxatu du Levanteren aurka
Guruzetaren bi golek bidea zabaldu dute Matturoren gorri goiztiar batek maldan behera jarri duen partidan, nahiz eta trabatu egin den Serranok eta Navarrok garaipena itxi aurretik

Athletic Clubek 4-2 mendean hartu du Levante UD, maldan behera eta bide onean jarritako neurketan, azken txanpan bisitarien bi gol onengatik zaildu egin den arren. Gorka Guruzetak, bi golekin, Nico Serranok eta Robert Navarrok akabatu dute levantetarrekin, Matturroren kanporatze goiztiar baten ondorioz hamar futbolarirekin geratu direnak.
Balio handiko garaipena da, sailkapenean arnasa hartu eta animoa altxatzeko Realaren aurkako Kopako finalaurrekoari begira. Hasieran Athleticek Serranoren jaurtiketa batekin mehatxatu du, eta 17. minutuan iritsi da partidako jokaldi gakoa. Paredesek Iñaki Williamsi jaurti dio hutsunera eta Matturrok lurrera bota du aurrelaria. Epaileak ez du zalantzarik izan txartel gorria adierazteko.
Lehoiak Guruzetaren asmatzetik bizi izan dira, eta donostiarrak 11 gol daramatza jada aurtengo denboraldian. Galarretak erdiraketa bikaina egin du 28. minutuan eta erdiko aurrelariak buruz sartu du maisutasunez. Bost minutu geroago, Simonek trebetasun handiz bidali dio baloia Iñaki Wiliamsi, eta honek Guruzeta Ryanen aurrean jarri du. Ez du barkatu behetik egindako jaurtiketarekin.
Dena albiste onak izatea zaila denez, Yurik soropila utzi behar izan du giharretako arazoengatik. Bigarren zatia hasi eta berehala, Athletic hirugarrenaren bila joan da, baina Ryan atezaina agertu da. Lehenengo Nico Williams gelditu du atea aurrean egindako errematean eta gero Guruzetari ‘hat-trick’-a lapurtu dio geldiketa bikain batekin. Atezainak jarraitu du bere lan onarekin Nico Williamsi gol bat saihestu dionean jokaldi ikusgarri batean.
Inork espero ez zuena zen partida zailtzea Elgezabal Lezamako jokalari ohiaren atzerako artazi baten bitartez. 80. minutuan izan da eta eskerrak Serranok, eskuinarekin, 3-1ekoa egin duela Seltonek pasea eman eta lehenago Adamak lapurtu ostean. Bazirudien garaipena etxean geratuko zela, baina Olasagastik gol ederra sartu du luzapenean. Eskerrak Navarrok 4-2koa jarri duela Iñaki Williamsen pasearen ondoren. Lehenago, Simonen irteera batek Arriagaren kolpea eragin du, eta esku-ohean atera da soropilatik Levanteko jokalaria. Orain bai, Kopako finalaurrekoan pentsatzera.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Levante UD
Hamaikakoan























