AE Prat - Athletic Club
Jardunaldia 1.
Kopa

AE Prat - Athletic Club

AE Prat
AE Prat
16
Athletic Club
Athletic Club
  • 33' Gustavo
  • Maroan 29'
  • Navarro 31'
  • Nico Serrano 36'
  • Vizcay 84'
  • Imga 87'
  • Selton 88'

KokapenaMunicipal, L'Hospitalet de Llobregat

Gol zaparrada pozez, Kopako estreinaldian

Athleticek 1-6 hartu du mendean Llobregateko taldea, eta Vizcay, Imga eta Selton harrobiko jokalarien golek borobildu dute garaipena

Athletic Clubek Kopako lehen kanporaketa gainditu du, Hospitaleten AE Prati 1-6 irabazita. Lehoiek lanaren erdia lehen zatian egin dute, hiru aurrelarien golekin, eta garaipena borobildu dute Vizcay, Imga —biak Conderen paseari esker—, eta Seltonen eskutik. Athleticeko zaleen harmaila jendetsuak gogotik ospatu du garaipena.

Lehoiak erabakita zelairatu dira, lehen gola ahalik eta azkarren lortzeko asmoz. Hala ere, 28. minutura arte ez da markagailua mugitu: Maroanek sareetara bidali du Jauregizarren pase bikaina. Bermeotarrak berak eman dio berehala bigarren gola Robert Navarrori, eta honek dotore amaitu du jokaldia.

AE Pratek, Terzicen taldearen nagusitasunari eutsi eta Athleticek ate aurrean izandako zehaztasun faltari esker bizirik iraun ondoren, berehala sartu da partiduan Gusen golarekin.

Hala ere, Nico Serranok 36. minutuan egin du 1-3koa, eskuinarekin egindako erremate gurutzatu batekin.

Bigarren zatian, azken hamar minutuetan, partida itzaltzen ari zela zirudienean, harrobiko gazteen gol-erakustaldia iritsi da. Condek, debutean ausardia handia erakutsiz, pase bikaina jarri dio Vizcayri, 1-4koa egiteko. Ondoren, Imgak eta Seltonek garaipena borobildu dute, lehoi gisa lehen golak sartuta.