Basconia - Sestao River Club

Basconia - Sestao River Club

Basconia
Basconia
01
Sestao River Club
Sestao River Club
  • Goti 44'

KokapenaLezama 8 , Lezama

Basconiaren porrota Sestao Riverren aurka

Nahiz eta 0-1 galdu, Patxi Salinasen mutilek partida serioa jokatu dute denboraldi-aurreko estreinaldian

undefined

CD Basconiak, Athletic Clubeko gizonezkoen hirugarren taldeak, 0-1 galdu du Lezaman Sestao River Cluben aurka. Bi taldeak lagunarteko partidan estreinatu dira uda honetan, eta Gotik atsedenaldiaren atarian sartutako golak balantza Sestaoko taldearen alde ezarri du.

Lehen zatia gol aukerarik gabe jokatu zen ia azken minutuetara arte, eta Malcom, Basconiak Santutxutik sartutako jokalari berria, gola sartzeko zorian izan zen Luis Bilbaok 43. minutuan emandako pase bikain baten ostean. Hurrengo jokaldian, Gotik ez zuen barkatu Unai Perezen aurka kanpoko taldearen gola sartzeko.

Eta epaileak atsedenaldi agindu baino lehen, Luis Bilbaok berdinketa izan zuen kontraerasoan, baina bere jaurtiketa Sestao Riverren atearen zutoina urratuz joan zen kanpora.

Bigarren zatian, Patxi Salinasek bederatzi aldaketa egin zituen Lezamako berdegunean, deialdian zeuden guztiak, eta Basconiak beste martxa bat sartu zuen berdinketaren bila. Mattheus, Urdulizetik fitxatutako jokalaria, erasoan estreinatu zen. Bigarren zatiko ordu laurdena pasata, Asategik izan zuen etxeko taldearen gol aukerarik onena, baina bere saiakera kanpora joan zen gutxigatik.

Minutuak aurrera joan ahala, partida erritmoa galduz joan zen, eta emaitza ez zen mugitu. Lehen hartu-eman ona izan du Patxi Salinasen taldeak. Abuztuaren 11n (asteazkena), Rayo Cantabriaren aurka, Nojan (19:00etan), bigarren froga izango du.