Bilbao Athletic - CD Calahorra
Jardunaldia 1

Bilbao Athletic - CD Calahorra

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
CD Calahorra
CD Calahorra
  • 31' Artola
  • 85' Jaso
  • Álvarez 16'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Markagailuari buelta bigarren fasea hasteko

Bilbao Athleticek buelta eman dio Calahorraren hasierako golari Artola eta Jasoren golei esker, azken honek amaierarako bost minutu faltan sartuta

undefined

Bilbao Athleticek Bigarren B Mailako bigarren faseari garaipenarekin ekin dio, Calahorra 2-1eko emaitzarekin gaindituz. Joseba Etxeberriaren lehoikumeek hiru puntuak lortu dituzte Artolaren eta Jasoren golei esker, azken honek amaierarako bost minuturen faltan. Talde zurigorriak lehen garaipena lortu du LaLiga Smartbankera igotzeko playoffaren aurreko borrokan.

Bilbao Athletic partidako lehen golaren bila atera da, erritmo biziarekin hasieratik. Bere erabakitasunari esker iritsi dira lehoikumeentzako lehen aukerak, Alvaro Nuñez eta Serrano protagonista izanda. Hala ere, Calahorrak lehenengo kolpea eman du Jesusen jaurtiketa gogor baten ostean, Iruk defendatutako atea zulatzeko. Bilbao Athleticek, burua makurtu beharrean, golaren bila jarraitu du, eta partidaren ordu erdira Artolaren gola iritsi da. Aurrelariak bira ederra eman du bere zelaian erasoko jokaldia pizteko, eta, Imanoli pasea emanda eta hegalekoaren jaurtiketaren aldaratzea aprobetxatuta, ’22’ zurigorriak buruz sartu du berdinketaren gola.

Aldageletatik igaro ondoren, neurketak gol aukera ugari izan ditu bi taldeentzat. Oso partida irekia izan da, eta bi taldeek hiru puntuak lortzeko aukerak bilatu eta izan dituzte. Kolpeen truke horretan zorteak irribarre egin dio Bilbao Athletici. Partida amaitzen ari zenean, lehoikumeek baloi geldikako jokaldiei etekina atera diote. 85. minutuan, Imanolek korner bat jarri du Jasoren buruan, eta erdiko atzelariak sareetara bidali du bere errematea. Partidako azken minutuan, epaileak kanpokoen bigarren gola baliogabetu du, jokoz kanpoko posizioagatik. Ez zen gehiagorako astirik izan.

Bilbao Athleticek garaipen handia lortu du, Calahorraren golari buelta ematen jakinda eta hiru puntu garrantzitsu lortu ditu bigarren faseari begira, Bigarren Mailara igotzeko fasean postu bat lortzeko asmoz.