
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Zamora CF - Bilbao Athletic
Zamora CF - Bilbao Athletic


- Nico Serrano 62'
KokapenaRuta de la Plata , Zamora
Bilbao Athletic garaipenarekin estreinatu da
Imanol de la Sotaren mutilek Zamora CF gainditu dute Serranoren golari esker, 1. RFEF txapelketa berriaren lehen partidan

Hiru puntu oso landuak Bilbao Athleticek lortutakoak. Serranok sartutako gol bati esker, bigarren zatiko lehen ordu laurdena bete baino lehen, lehoikumeek garaipena erdietsi zuten Ruta de la Plata futbol zelaian. Imanol de la Sotaren taldeak garaipen sorta estreinatu du, Zamorari irabazita, 1. RFEF txapelketaren lehen neurketan.
Lehen zatiak ez zuen aukera argirik izan bi taldeentzat. Partida, berdegunean hobeto kokatutako Zamorarekin hasi zen, lehoikumeek euren zelaian izan zituzten hutsegiteak zigortuz. Bilbao Athletic hazi egin zen minutuek aurrera egin ahala eta jokoa orekatzea lortu zuen Magunagoitiaren area gehiagotan zapaltzeko.
Aldageletatik bueltan, norgehiagokak bide beretik jarraitu zuen. Hala ere, Bilbao Athleticek aurkaria zigortu zuen. 62. minutuan, Diarrak baloia berreskuratu zuen Zamorako areatik gertu, eta Serranok, ezkerkada indartsu batekin, Magunagoitia gainditu zuen. Imanol de la Sotaren mutilek aurretik jarri ziren. Hortik aurrera, bigarren talde zuri-gorriak kontrolpean izan zuen norgehiagoka eta etxeko taldearen bultzadaren ondorioz sufritu zuen arren, ondo defendatu eta denboraldiko lehen garaipena ziurtatu zuen.
Hamaikakoan

Magunagoitia
Carlos Parra
Iñigo Piña
Xisco Campos
Jon Rojo
Javi Navas
Pedro Astray
Carlos Ramos
Dani Hernández
Baselga
Agustín Coscia
Ordezkoak
Losada
Dieguito
Luque
Jorge Fernández
Kepa
Jonvi
Garay
Adri H.
Entrenatzaileak
David Movilla

Zamora CF
Hamaikakoan
