
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Bilbao Athletic - Real Valladolid Promesas
Bilbao Athletic - Real Valladolid Promesas


- 11' Paredes
- 47' Núñez, A
- 74' Mikel Goti
KokapenaLezama 2 , Lezama
Jaitsiera postuetatik irteteko garaipena
Bilbao Athleticen garaipen handia, hiru partida jarraian galdu gabe katetatuz eta jaitsiera postuetatik aterata

Bilbao Athleticen partida biribila Lezaman. Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak Valladolid Promesas gainditu du eta jaitsiera postuetatik irten da Paredes, Alvaro Nuñez eta Gotiren golei esker. Gainera, zuri-gorriek hiru partida jarraian kateatu dituzte porrota ezagutu gabe.
Bilbao Athleticen lehen zatia oso sendoa izan da, atsedenaldira errenta zabalarekin iristeko merituak egin baitzituen. Patxi Salinasen lehoikumeek, Paredesen aldaratze bati esker egindako golaz gain, 11. minutua bete zenean, aukera asko izan zituzten ate aurrean. Kortazarrek langara bidalitako burukada, Diarraren saiakerak, bi hegaletan egindakon jokaldiak… Zuri-gorriak lehen berrogeita bost minutuetan ederto aritu ziren. Agirrezabalak ere bere geldiketa oparitu zigun Valladolid Promesasen saiakera bakarraren ostean, Arroyoren jaurtiketarekin.
Bigarren zatia ezin hobeto hasi zen. Bilbao Athleticek aldea handitzea lortu zuen aldageletatik itzuli ondorengo lehen arrisku jokaldian. Luis Bilbaok area ertzera jaurtitako kornerra eta Alvaro Nuñezek, boleaz, bigarren gola sartu zuen zuri-gorrientzat. Sekulako golatzarra. Hortik aurrera, lehoikumeek ezustekorik gabe kontrolatu zuten partida, maila galtzea saihesteko borrokan ezinbesteko hiru puntu erdietsiz. Izan ere, bigarren zatian sartu zen Gotik egin zuen zuri-gorrien hirugarrena ezker hankako definizio bikain batekin. Patxi Salinasen taldeak partida bikaina burutu zuen.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Patxi Salinas

Real Valladolid Promesas
Hamaikakoan
