
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Real Unión - Bilbao Athletic
Real Unión - Bilbao Athletic


- 31' Barbu
- Prados 27'
KokapenaStadium Gal , Irun
Bilbao Athleticen merituzko puntua Irunen
Lehoikumeek aurrea hartu zuten lehen zatian, baina Real Unionek berdinketa ezarri zuen segituan

Bilbao Athleticek 1-1 berdindu zuen Stadium Galera egindako bisitan. Lehoikumeek ondo jokatu zuten eta aurretik jartzea lortu zuten Pradosen golari esker, baina Barbuk balantza orekatu zuen Real Unionentzat jarraian. Bi taldeek azken unera arte garaipena bilatu zuten arren, bakoitzak puntu bana lortu du.
Partida parekatua izan zen, alternatibekin. Hasierako minutuetan ia ez zen aukera aipagarririk izan. Haatik, lehen zatiko erdialdetik aurrera gidoia aldatu egin zen. Diarrak gutxigatik kanpora joan zitzaion burukada batekin eman zuen abisua, eta, handik gutxira, Pradosek markagailua inauguratu zuen Luis Bilbaoren erdiraketa baliatuz. Irazustak ezin izan zuen ezer egin. Hala ere, bost minutu geroago, Barbuk berdinketa ezarri zuen korner baten ostean.
Bigarren zatian, Patxi Salinasen mutilak tematu egin ziren. Luis Bilbaok eta Gotik izan zituzten abagune argienak, baina Irungo taldearen defentsa oso seguru agertu zen gola ekiditeko. Emaitza honekin, filial zuri-gorriak 38 puntu batu ditu eta jaitsiera postuetatik pixka bat gehiago aldendu da. Sei jardunaldi falta dira liga bukatzeko eta datorren asteburuan bilbotarrekin sailkapenean berdinduta dagoen SD Logroñes joango da Lezamara.
Hamaikakoan

Irazusta
Kijera
Senar
Beobide
Llamas
Rivero
Oyarzun
Santos
Barbu
Núñez
Bravo
Ordezkoak
Elosegi
Pérez
Capelete
Kun
Ezkurdia
Sequeira
Elizondo
Ruiz
Vivancos
Seguín
Sánchez
Bardají
Entrenatzaileak
Aitor Zulaika

Real Unión
Hamaikakoan
