Bilbao Athletic - SD Logroñés
Jardunaldia 33
1. RFEF

Bilbao Athletic - SD Logroñés

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
10
SD Logroñés
SD Logroñés
  • 3' Artola

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek urrezko hiru puntu eskuratu ditu

Lehoikumeek, SD Logroñes mendean hartu ostean, aurrerapauso handia eman dute Lehen RFEF mailan jarraitzeko lehian

undefined

Urrezko garaipena. Bilbao Athleticek SD Logroñesen aurka irabazi zuen Lezaman, jaitsiera saihesteko aurkari zuzena. Artolaren gol goiztiarra nahikoa izan zen filial zuri-gorriak hiru puntuak pilatzeko, baina beste golen bat sartzeko aukerak ere izan zituen. Lehoikumeek futbolari bat gutxiagorekin jokatu zuten partidaren azken txanpa.

Bilbao Athleticek lehen zati bikaina osatu zuen, errenta zabala lortzeko aukerekin. Artolak 3. minutuan lehoikumeak aurreratu zituen. Aurrelariak Victor gainditu zuen buruz, Nuñezen asistentzia bikaina, baita ere buruz, aprobetxatuta. Patxi Salinasen mutilek, konformatzetik urrun, Errioxarren sarea berriz zulatu nahian jarraitu zuten eta Aduk edo Nuñezek berak abaguneak izan zituzten. SD Logroñesek ere izan zituen bereak, baina Agirrezabala, beste behin ere, oso seguru egon zen atepean.

Bigarren zatian, lehoikumeek markagailuan abantaila handitzea nahi zuten. Artolak izan zuen aukera argienetako bat, baina Victorrek ahal zuen moduan urrundu zuen 22 zenbakidunaren saiakera. Amaierarako hogei minuturen faltan, neurketako jokaldi polemikoetako bat iritsi zen, epaileak Pradosi bigarren txartel horia erakutsi zionean. Hortik aurrera, talde bilbotarrak bere atea defendatu zuen, bisitariek kaudimenez erasotzen zuten bitartean. Taldeak atzealdean egindako sakrifizio izugarriak saria izan zuen hiru puntu garrantzitsurekin.