
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2022-23
- CD Numancia - Bilbao Athletic
CD Numancia - Bilbao Athletic


KokapenaLos Pajaritos , Soria
Puntu baliotsua Lezamatik urrun
Bilbao Athleticek CD Numanciaren erasoei aurre egiten jakin zuen etxetik kanpo puntu baliotsua lortzeko

Golik gabeko berdinketa Los Pajaritosen. Bilbao Athleticek puntu bat lortu zuen Soriako taldeari egindako bisitan CD Numanciak izugarri bultzatu ondoren, baina atzealde zuri-gorriak eta Padilla itzel batek hutsean utzi zuten Bingen Arostegiren taldearen atea.
Lehen zatian, Bilbao Athletic hobeto ibili zen lehen minutuetan. Aduk bigarren taldeko jokalari argiena izan zuen partidako hirugarren minutuan. Bere jaurtiketa gurutzatua Isma Gilek defendatutako atean sartzeko zorian egon zen. Etxeko taldeak lehoikumeen jokoa berdindu zuen eta atzealde bizkaitarra Soriako taldearen erasoak nabaritzen hasi zen.
Bigarren zatian, aukerarik onenak Numanciarenak izan ziren. Diego Martinezen taldea askotan saiatu zen, baina defentsaren, zutoinen eta Padillaren artean etxekoen gola eragotzi zuten. Bingen Arostegiren mutilek sufritzen jakin zuten eta, hurrengo asteburuan Nasticen aurka irabaziz gero, puntu oso baliotsua izan daiteke.
Hamaikakoan

Isma Gil
B. San Emeterio
Fer Román
Bonaldo
Rubén Mesa
Moha
Gorka
Mancebo
Jordi Tur
Dani Sánchez
Toni Arranz
Ordezkoak
Ayesa
Cotán
Carrillo
Tamayo
Mahicas
Vicario
Valín
David G.
Óscar G.
Entrenatzaileak
Diego Martínez Ruiz

CD Numancia
Hamaikakoan
