Wukro, egun 13, agurra
Altxatzean jakitun gara abentura hau amaitzear dagoela. Gaurkoan Bilborako itzuliko bidaiari ekin badiogu, baina Joan…
Altxatzean jakitun gara abentura hau amaitzear dagoela. Gaurkoan Bilborako itzuliko bidaiari ekin badiogu, baina Joan baino lehen entrenatzen ditugun hiru taldeen arteko dema burutu da.
Erdiko adineko taldeak irabazi du. Lehenengo eta behin 1-0 txikiei eta gero 2-0 nagusiei. Bestalde, nagusiek txikiei 1-0 irabazi diete eta bigarren geratu dira. Txapelketa amaitzeko sari banaketa egin da eta gure guda oihua (Alabin, Alaban, Alabin Bon Ban, Athletic, Athletic, Geuria!) eta hemengo abesti tipiko batzuk.
Misiora itzuli gara maletak prestatzeko eta hor konturatu gara aurreko egunean misiora jolastera etorri ez zen neskato bati agur esatea falta zitzaigula. Beste ume batzuei bidea galdetu diegu eta haren etxeraino heldu gara. Atea irekitzean pozarren ipini da, eta baita gu ere. Alderik zailena agurra izan da, hark ez zuen pentsatzen elkar ikusteko izango genuen azken aldia zela, baina gainerako umeak bai. Une hunkigarria izan da. Zaila ere izan da jokalari batzuei agur esatea, ezta ere hamar urteko mutikoari, bi aste gu gidatzen eta gurekin itzultzaile lana egin ondoren. Agur madarikatuak… are gehiago agur soila edo gero arte den ez dakizunean.
Misiora bazkaltzera itzuli gara eta egun hauetako adiskideak agurtu ditugu. Abbas, enplegatuak, laguntzaileak., Jende jatorra gure egonaldia atsegin bihurtu duena. Eta jada agur esaten diogu emozioak eta bizipenak eskaini digun abentura honi. Argi eta garbi dago jaso egin dugula eskaini duguna baino askozaz gehiago, ikasi egin dugula irakatsi duguna baino gehiago. Bizitzaren ikasgaiak. Eskerrik asko, Wukro!!!

