undefined

Historiarik gabeko porrota

Historiarik gabeko porrota

UDG Tenerife 2-1 Athletic Club Granadillak 2-1 irabazi dio Athletic Clubi denboraldiko azken partidan. Zurigorriek…

UDG Tenerife 2-1 Athletic Club

Granadillak 2-1 irabazi dio Athletic Clubi denboraldiko azken partidan. Zurigorriek Liga irabazita zutenez gero, hiru puntu besterik ez zeuden jokoan eta hori agerian geratu da intentsitatea ikusita. Paloma Lázaro eta Evak etxekoen golak egin dituzte; Irunek, aldiz, zurigorrien gola lortu du.

Hasierako minutuetan Joseba Agirreren taldeak partida kontrolatu du. Aitzitik Anak etxekoen arriskua ekarri du, baina bere bolea kanpora joan da. 20 minutuan, Palomak ezker alboan baloia borrokatu du eta bere jaurtiketak Ainhoa ustekabean harrapatu du.

Bigarren zatian Toni Ayalak eta Joseba Agirrek aldaketa batzuk egin dituzte, baina zurigorriek ez dute arriskurik sortu Piliren atean. Joko asko erdialdean eta aukera gutxi. Etxekoek kontraeraso bat aprobetxatu dute bigarren gola egiteko eta Evaren jaurtiketa zutoinaren ondotik sartu da. Azken minutuetan, Irune Muruak, buruz, korner bat errematatu du etxekoen abantaila murriztuz.

Liga bukatuta, Koparen ametsa hasiko da datorren asteburuan. Ekainaren 18an, larunbata, Las Rozasen, eguerdiko 12etan, Levante UD izango da zurigorrien arerioa.

Granadilla Teneife: Pili; Estella, Laura, Cindy, Pisco; Eva, Silvia; María José (Desi, min. 71), Sara Tui (Carla, min. 46), Paloma Lázaro (Marilén, min. 58) eta Ana (Laura Ortega, min. 46).

Athletic Club: Ainhoa; E. Merino, Paredes (G. Murua, min. 65′), Lizaso, Irune M., Yulema C. (Leia, min. 46), Ibarra, Ainhoa A, Erika (Damaris, min. 69), V. Gimbert, (Maddi, min. 58) eta Maite.

Arbitroa: Jorge López Santos; bere laguntzaileak: Alejandro Luis Marcelino eta Crístofer Blandón Castaño. Txartel horia atera zizkien María José, Silvia, Maite eta Lizasori.

Golak: 1-0, m. 20: Paloma. 2-0, m. 58: Eva. 2-1, m. 90: Irune M.

Bestelakoak: La Palmeran futbol zelaian jokatu da. Partida hasi baino lehen etxekoek pasillo egin diote Ligako txapeldunari.