Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin | Athletic Club
Uncategorized @eu

Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin

Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.

Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
2019ko eka. 8a

Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau. Sustrai zuri-gorriak zituzten guztien artean erlazioak sortzeko sortutako bileretatik Athletic Cluba eta Gipuzkoa batzen zituzten pertsonaia esanguratsu bat saritzeko idea ondorioztatu zuten. Gipuzkoa Zurigorri oroigarria jaso zuen lehenengo erakundea Athletic Club bera izan zen, baina aspaldiko ekaineko igande hartan Tolosako Zerkausian bizi izandako giroak argi eta garbi utzi zuen apostua haundia izan arren arrakastatsua zela.

Gipuzkoa Zurigorri ekimenak jai izaera mantendu du eta urteen joan etorriarekin gure peñen jai-egutegian derrigorrezko hitzordua bihurtu da, Zarautz eta Elgetan azken bi urteetan egindako festa zuri-gorri hauen arrakastak erakusten duen moduan.

Aurten, jai-egun honen antolakuntza Peña Txinberak bere gain hartu du, beraz Eibarren egingo den festa erraldoia peña honen XX. urteurrena ospatzeko une ezin aproposagoa izan da. Goizean-goizetik, Unzaga Plazako inguruetan ohiko kolore urdin eta granateek zuri-gorriei lekua utzi diete. 11:00etan botatako txupinazoaren ostean, gaztetxoentzako puzgarriekin betetako jolas-parkea zabaldu da, nagusiek Eibarko Trikitilari Gazteen musikari jarraituz “trikipoteoari” hasiera eman dioten bitartean. Zezenbide bihurgunean dagoen Peña Txinberaren egoitzan aurtengo sari-banaketa antolatu da, non jakina den moduan, bertakoak diren Markel Susaeta eta Maria Lekue futbolariak oroigarri bereziak jaso dituzten. Athletic Clubeko ordezkaritza Goyo Arbizu eta Begoña Castaño batzordekideek, eta Carlos Gurpegi eta Jose Mari Argoitia jokalari ohiek osatu dute. Ohiko “lunch”-aren ostean bertaratu diren guztiek Unzagako harmailetan antolatutako bazkari-herrikoia dastatu eta gozatu dute.

Arratsalde parterako herri-kirolen erakustaldi mixtoak bezalako jarduerak antolatu dira, iluntze aldera Unzaga Plazan Los Chimberos taldeak musikaz hiri armagina alaituko duelarik, hauen ostean Eirband eta Mugi Panderoa taldeek “IV Gipuzkoa Zurigorri” festari amaiera eman aurretik.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
#BalkoiZurigorriak lehiaketaren irabazleak
#BalkoiZurigorriak lehiaketaren irabazleak
2021ko api. 6a

#BalkoiZurigorriak lehiaketaren irabazleak

Kluba

Kopako lehen finalaren aurretik, ehunka athleticzalek taldearekin bat egin zuten euren etxeak xehetasun zurigorriekin apainduz

Ikusi gehiago
Dos Hermanaseko Oscar de Marcos Peña bisitatu dugu
Dos Hermanaseko Oscar de Marcos Peña bisitatu dugu
2021ko api. 2a

Dos Hermanaseko Oscar de Marcos Peña bisitatu dugu

Kluba

Sevillako Kopako finalerako bidaia aprobetxatu dugu hegoaldeko gure peñetako baten historiari buruz gehiago jakiteko

Ikusi gehiago
Kopako saio berezia
Kopako saio berezia
2021ko mar. 31a

Kopako saio berezia

Kluba

Klubeko hedabide digitalek zuzeneko saio bereziak eskainiko dituzte Sevillatik ostegunean eta ostiralean, baita larunbat arratsalde osoan zehar

Ikusi gehiago
Prentsaurrekorik jatorrena
Prentsaurrekorik jatorrena
2021ko mar. 31a

Prentsaurrekorik jatorrena

Fundazioa

Igor Porsetek “Williams Izatea” liburuari buruzko galderak erantzun dizkie familia zurigorriarentzat oso ezagunak diren irakurlei

Ikusi gehiago
Ordutegi berezia gure denda ofizialetan
Ordutegi berezia gure denda ofizialetan
2021ko mar. 31a

Ordutegi berezia gure denda ofizialetan

Kluba

Athletic Clubeko establezimendu ofizial guztiak irekika egongo dira larunbatean etenik gabe, eta San Mames eta Mazarredoko dendak, ostegunetan, ostiraletan eta igandeetan ere bai

Ikusi gehiago
Ibaiganeko atzealdeko lokalaren erosketa
Ibaiganeko atzealdeko lokalaren erosketa
2021ko mar. 30a

Ibaiganeko atzealdeko lokalaren erosketa

Kluba

Hainbat urtez negoziatzen egon ondoren, Athletic Clubek Jauregiaren atzeko lursail bat erosi du

Ikusi gehiago
Kopako finalaren kamiseta
Kopako finalaren kamiseta
2021ko mar. 30a

Kopako finalaren kamiseta

Kluba

Datorren larunbatean lehoiek La Cartujan jantziko duten elite elastiko bera salgai, finaleko partxe berezia bularrean eta Kopako eta Bizi Ametsako adabakiak mahuketan dituela

Ikusi gehiago
Bandera zuri-gorriak Bilboko fundatzailearen ondoan
Bandera zuri-gorriak Bilboko fundatzailearen ondoan
2021ko mar. 30a

Bandera zuri-gorriak Bilboko fundatzailearen ondoan

Kluba

Juan Mari Aburto alkatea, Carlos Gurpegui eta bi zuzendaritzako bi kide izan dira Haroko Diego López Jaunaren estatuaren ekitaldi sinbolikoan

Ikusi gehiago
%100 giro zuri-gorria Bizkaia osoan
%100 giro zuri-gorria Bizkaia osoan
2021ko mar. 29a

%100 giro zuri-gorria Bizkaia osoan

Kluba

Realaren aurkako Kopako finalerako bost egun falta direnean, titulua lortzeko lehen aukera bi astetan, Bilbok eta Bizkaia osoak Athleticen alde dena ematen dute

Ikusi gehiago
San Mames, horiz, endometriosiagatik
San Mames, horiz, endometriosiagatik
2021ko mar. 28a

San Mames, horiz, endometriosiagatik

Kluba

Martxoan zehar, oso ezaguna ez den eta detektatzen zaila den emakumezkoen gaitz hori ikusarazi nahi da

Ikusi gehiago