undefined

Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin

Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin

Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.

Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau. Sustrai zuri-gorriak zituzten guztien artean erlazioak sortzeko sortutako bileretatik Athletic Cluba eta Gipuzkoa batzen zituzten pertsonaia esanguratsu bat saritzeko idea ondorioztatu zuten. Gipuzkoa Zurigorri oroigarria jaso zuen lehenengo erakundea Athletic Club bera izan zen, baina aspaldiko ekaineko igande hartan Tolosako Zerkausian bizi izandako giroak argi eta garbi utzi zuen apostua haundia izan arren arrakastatsua zela.

Gipuzkoa Zurigorri ekimenak jai izaera mantendu du eta urteen joan etorriarekin gure peñen jai-egutegian derrigorrezko hitzordua bihurtu da, Zarautz eta Elgetan azken bi urteetan egindako festa zuri-gorri hauen arrakastak erakusten duen moduan.

Aurten, jai-egun honen antolakuntza Peña Txinberak bere gain hartu du, beraz Eibarren egingo den festa erraldoia peña honen XX. urteurrena ospatzeko une ezin aproposagoa izan da. Goizean-goizetik, Unzaga Plazako inguruetan ohiko kolore urdin eta granateek zuri-gorriei lekua utzi diete. 11:00etan botatako txupinazoaren ostean, gaztetxoentzako puzgarriekin betetako jolas-parkea zabaldu da, nagusiek Eibarko Trikitilari Gazteen musikari jarraituz “trikipoteoari” hasiera eman dioten bitartean. Zezenbide bihurgunean dagoen Peña Txinberaren egoitzan aurtengo sari-banaketa antolatu da, non jakina den moduan, bertakoak diren Markel Susaeta eta Maria Lekue futbolariak oroigarri bereziak jaso dituzten. Athletic Clubeko ordezkaritza Goyo Arbizu eta Begoña Castaño batzordekideek, eta Carlos Gurpegi eta Jose Mari Argoitia jokalari ohiek osatu dute. Ohiko “lunch”-aren ostean bertaratu diren guztiek Unzagako harmailetan antolatutako bazkari-herrikoia dastatu eta gozatu dute.

Arratsalde parterako herri-kirolen erakustaldi mixtoak bezalako jarduerak antolatu dira, iluntze aldera Unzaga Plazan Los Chimberos taldeak musikaz hiri armagina alaituko duelarik, hauen ostean Eirband eta Mugi Panderoa taldeek “IV Gipuzkoa Zurigorri” festari amaiera eman aurretik.