
2019. Momenturik azpimarragarrienak: Gizonezkoen taldea
2019. Momenturik azpimarragarrienak: Gizonezkoen taldea
2019. urteari ongietorria emateko zale zuri-gorriek jasotako lehenengo kirol albistea Ibai Gomezen itzulera izan zen….
2019. urteari ongietorria emateko zale zuri-gorriek jasotako lehenengo kirol albistea Ibai Gomezen itzulera izan zen. Taldeak ligako bolada txarrari buelta emateko ezinbestekoak bihurtu ziren hiru puntuak Vigoko partida itogarrian eskuratu osten, Klubak Santutxuko jokalariarekin eta Deportivo Alavesekin adostutako hitzarmenaren berri eman zuen. Athletic Clubek eta Ibai Gomezek 2022. urterarte eta deuseztatze klausularik gabeko kontratu berria sinatu zuten.
19 zenbakia bizkarrean zuela, sendotutako Ibai ikusi zuten zaleek Gasteizen jasotako esperientziaren ostean. Arabako hiriburuan bi denboraldi jokatu aurretik, Santutxukoak jada 145 partida zituen elastiko bilbotarrarekin, eta bere ibilbidean metatutako minutu guzti hauei esker Gaizka Garitanok eta Patxi Ferreirak erasoko jokoarentzako haize fresko berria jaso zuten.
Ibairen etorrerarekin batera, taldeak Sevillaren aurkako Liga et Kopa neurketak jokatu zituen, eta Iñaki Williamsek lortutako gol bikainei esker, aurrelariak une gogoangarriak oparitu zizkien zale zuri-gorri guztiei. Denboraldian lehen aldiz taldeak bi garaipen jarraian lortu eta gero, Athletic Clubek erakutsitako jokoak Ligako lehenengo itzulia indar-berriturik amaitzeko baliagarria izan zen. Taldeak urtarrilean jasandako berpizkunde honetan Iñaki Williamsen jokoak berebiziko garrantzia izan zuen. Hiru garaipen eta berdinketa baten ostean, LaLigak Iñaki Williams urtarrileko jokalari onenaren garaikurraz saritu zuen.
Kopan Sevillaren aurka jokatutako partidan Markel Susaetak 500 neurketa ofizial bete zituen Athletic Clubeko jokalari modura. Kopuru izugarri honi esker jokalari eibartarra Iribarrek, Rojok, Etxeberriak eta Iraolak osatzen duten urrezko taldean sartzeko ohorea jaso zuen Betisen aurkako partidaren hastapenean legendazko jojkalari honek jasotako omenaldi beroak erakutsi zuen moduan. 2007. irailean zuri-gorri modura debuta egin ostean, Markel Susaeta belaunaldi askorentzat eredu bihurtu da denboraldi honetan zehar.
Neguko merkatua itxi aurretik bigarren itzulirako azken fitxaketa iritsi zen Bilbora. Kenan Kodro donostiarra Athletic Clubeko erasoko lerroa indartzeko helburuarekin iritsi zen San Mamesera. Danimarkako Kobenhavn taldetik etorria, 2022. urterarte sinatu zuen Kodrok, 80 milioiko etete klausularekin. Bertara iritsi eta astebetera Kodro Gaizka Garitanoren aginduetara lehen aldiz jokatzeko aukera izan zuen, Bartzelonaren aurka San Mamesen debuta egin eta gero.
Atletico Madril, Girona eta Levanteren aurka irabazitako hiru partidek denboraldi amaierarako helburu berriak finkatu zizkion taldeari. Bien bitartean, datorren 19/20 denboraldia prestatze bidean Unai Simon atezainak bere kontratua 2023. urterarte berritu zuen 50 milioiko etete klausularekin. Simonen ostean, Gaizka Garitano entrenatzaileak, Aitor Elizegi presidentearekin eta Rafa Alkorta Kirol Zuzendariarekin batera, bere kontratua luzatzeko akordioaren berri eman zuten. Honenbestez, Patxi Ferreira, Juan Iribarren eta Aitor Irurekin batera derioztarrak osatzen duen prestatzaile-taldeak sei hilabete lehenago hasitako lan onaren eskerra jaso zuen.
Batzuk etorri, eta beste batzuk joan. Rico, Iturraspe eta Klubeko eskaintza onartu ez zuen Susaetak Athletic Clubi agur esan zieten denboraldi askotan zehar hamabostean behin laguntasuna eskaintzen izan dituzten milaka zaleei. Hiru jokalari hauen partehartzea ezinbestekoa da zuri-gorriek azken urteotan lortutako makina bat garaipen azaltzeko, eta hori dela eta Vigoko taldearen aurka garaipena lortu ondoren zelaian bizi izandako uneak Athletic Clubeko historian betirako gordeko dira.
Athletic Clubek duen filosofia bereziak, lantzean behin gaztetasuna ematen duen indarra behar izaten du, bizigarria eta beteranotasuna alegia. Horren adibide garbia, Gaizka Larrazabal Bilbao Athleticeko jokalaria da. Aitor Larrazabal jokalari mitikoaren semeak datorren denboraldia lehenengo taldean jokatu du, eta honekin batera, 2ºB mailan 23 gol erdietsi ondoren maiatza aldean kontratu berria sinatu zuen Asier Villalibre gernikarrak ere bide beretik jarraituko du. Edonola ere, gol hitza mintzagai dugularik, ezin ahaztu Aritz Adurizek denboraldia amaitu eta gutxira emandako albiste zoragarria: aurrelariak beste urtebe berritu zuen kontratua, soinean 20 zenbakia jantzita legendazko estatistikak loditzen jarraitzeko.