undefined

Primera Iberdrola-ko egutegia

Primera Iberdrola-ko egutegia

Athletic Club-eko emakumezkoen taldeak badaki dagoeneko irailaren 8an hasiko den Liga berriaren egutegi osoa

Athletic Club-eko emakumezkoen taldeak Liga berrian ekingo dion bidea ezagutu du, Primera Iberdrola izena izango duena. Zurigorriek ofizialki irailaren 8an hasiko dute denboraldia Levanteren Kirol Hirian. Bigarren datan, gure neskek Madrid CF hartuko dute Lezaman. Angel Villacamparen nesken hirugarren aurkaria Valencia Féminas taldea izango da, etxetik kanpo. Hortaz, Valentziako bi irteerak jarraian izango dira.

Errealaren aurkako derbiak txapelketaren bostgarren jardunaldian, urriaren 13an (txuriurdinen etxean) eta hogeigarren jardunaldian, otsailaren erdialdean, Lezaman, izango dira.

Taldeak pasa den Ligako bigarren sailkatuaren aurka amaituko du urtea, FC Bartzelonaren aurka Miniestadi-an, maiatzaren 17an.

Primera Iberdrola berria hurrengo taldeek osatuko dute: Club Atlético de Madrid SAD, FC Barcelona, Athletic Club, UDG Tenerife Egatesa “A”, Valencia Féminas CF “A”, Real Betis Balompié SAD, Real Sociedad de Fútbol SAD, Levante UD SAD, CD Sporting Club de Huelva, Madrid CF Femenino “A”, Rayo Vallecano de Madrid SAD, Sevilla FC SAD, RCD Espanyol de Barcelona SAD, CDEF Logroño, CD Tacón eta Deportivo Abanca.

Laugarren epaile baten sarrera edo jokalarien dortsala bere izenarekin batera agertzeak, txapelketa berriaren berrikuntza nabarmenetarikoak izango dira.

Gainera, eta lehendabiziz, emakumezkoen Espainiako Superkopa Primera Iberdrola eta Erreginaren Kopako txapeldunen artean jokatuko da.

Egutegia