undefined

Konpromiso berria U23 Premier League Cup txapelketan

Konpromiso berria U23 Premier League Cup txapelketan

Athletic Clubek Wolverhampton Wanderersen aurka jokatuko du txapelketako E Multzoko bigarren jardunaldian

Joan den urriaren amaieran Paris Saint Germainen aurka debuta egin ondoren, klubeko hainbat kategoria desberdinetako futbolariek osatutako taldeak 23 urtez azpiko Premier League International Cup txapelketan puntuak ateratzeko aukera izango du asteazken honetan (20:00etan), Wolvesen aurka, Burton upon Trent herrialdeko (Birminghametik 50 kilometro iparraldera) St George’s Park zelaian. Egoitza aldaketa atzo erabaki zen, azken egunetako euriteengatik Wolves taldearen zelaia ez erabiltzea erabaki baitzuten.

Joseba Etxeberriaren deialdia 18 jokalariz osatuta dago: Julen Agirrezabala, Jesus Areso, Iñigo Baque, Julen Bernaola, Jon Cabo, Asier Cordoba, Imanol Garcia de Albeniz, Gorka Guruzeta, Jon Guruzeta, Ander Iruarrizaga, Oier Luengo, Javier Murua, Unai Naveira, Alvaro Nuñez, Aitor Paredes, Beñat Prados, Jon Rojo eta Antonio Jesus Salado.

Premier League International Cupen seigarren urtea betetzen da. Aurtengo edizioa irailean hasi zen, Premier Leaguek antolatzen du eta Europako 24 klubek jokatzen dute, lau taldetako sei multzotan banatuta.