undefined

Inter, Salzburgo eta Southamptonekin bilera egin da kaptazioaren inguruan

Inter, Salzburgo eta Southamptonekin bilera egin da kaptazioaren inguruan

Teknikari zuri-gorriak ‘working group’ berri batean izan dira, oraingoan, Ingalaterrako hirian

Athletic Clubek, 2019ko ekainaz geroztik Europako punta-puntako hiru talderekin batera (Inter Milan, Southampton FC eta Red Bull Salzburg) ‘working group’ emankorraren laugarren bileran hartu du parte. Bilera horiek, prestakuntzaren hainbat alderditatik ikasi eta batzuk besteez hornitu nahian, oraingoan talde britainiarraren egoitzan burutu dira; laugarren bilera izan da.

Athletic Cluben izenean egon dira Raul Loroño, jokalaria artatzeko eta kaptazioaren arduraduna, eta Jose Manuel Moreno, prestakuntza kategorietako entrenatzailea eta kaptazio-teknikaria. Ostegun eta ostiralean (otsailak 28 eta 29) beste hiru taldeetako ordezkariekin bildu dira, oraingoan ‘kaptazioari’ buruz hitz egiteko.

Athletic Clubek, Inter Milanek, Southampton FCk eta Red Bull Salzburgek, Europako Kluben Elkarteko kideek, partekatu dituzten laugarren jardunaldiak izan dira hauek. 2019an egin ziren lehen hiru bilerak. Apirilean Italiako taldearen instalazioetan izan ziren; ekainean, Lezaman; eta azaroan, Austrian. Horietan guztietan gai ezberdinak jorratu dituzte eta asmoa ‘working group’ honek datozen hilabeteetan esperientziak pilatzen jarraitzea da.