undefined

Jose Iraragorri: Athletic Cluben 5. goleatzailerik handiena

Jose Iraragorri: Athletic Cluben 5. goleatzailerik handiena

Se cumplen 108 años del nacimiento del histórico delantero que formó parte del primer Athletic que conquistó LaLiga

Gaur, martxoak 16, 108 urte beteko zituen Jose Iraragorrik (Basauri, 1912 – Galdakao, 1983), aurrelari zuri-gorri mitikoa eta Athleticen historiako 5. goleatzaile nagusia, 179 gol sartuta 10 denboralditan.

‘El chato de Galdácano’ ezizenez ezaguna, Iraragorri talde zuri-gorriaren lehen aurrelari historikoa osatu zuten bost lehoietako bat izan 17 urterekin. Berarekin batera Lafuente, Bata, Chirri II eta Gorostiza zeuden, eta batuta 1929-30 denboraldian Athleticen historiako lehen liga irabazi zuten, urte horretako Kopaz gain. Bi tituluak irabazi zituzten berriz hurrengo denboraldian, eta lau titulu nazional gehiago konkistatu zituzten hurrengo bost denboraldietan, bi Liga eta bi Kopa.

Horren ‘erru’ handia Iraragorrik izan zuen. Aurrelari bizkaitarrak 179 gol sartu zituen Athleticen jokatu zituen 240 partidetan. Gainera, Espainiako selekzioaren lehen golaren egilea izan zen Munduko Txapelketa batean (Italia, 1934).

Gerra Zibilaren leherketaren ondorioz, erbestera joan zen Hego Amerikara, non San Lorenzo de Almagro argentinarrean eta Real Club España mexikarrean jokatu zuen, Kopa (1944) eta Liga (1945) irabaziz. 1946an itzuli zen Athleticera, eta han amaitu zuen bere ibilbidea futbolari gisa, baita entrenatzaile gisa hasi ere. Lehoien maisu gisa, Iraragorrik kopa txapelketa bat irabazi zuen (1950).

5 goleatzaile onenak
Aurrelari zuri-gorriak 179 gol sartu zituen hamar denboralditan, eta Athleticen historiako 5. goleatzaile nagusia da oraindik ere, Gorostizak (196 gol), Danik (199 gol), Batak (208 gol) eta Telmo Zarrak (335 gol) baino ez dute gainditzen. Iraragorriren marka oso gertutik jarraituz eta oraindik jardunean, Aritz Aduriz dago, 172 golekin.