undefined

Williams, Ligako 150 partida jarraian

Williams, Ligako 150 partida jarraian

Ligan partida gehien jarraian jokatu dituen futbolaria da aurrelari zuri-gorria eta kopuru borobila osatu du Camp Noun Barçaren aurka jokatu duen partidaren ostean

Iñaki Williamsek Ligako bere errekor berezia handitzen jarraitzen du. Aurrelari zurigorriak jarraian jokatutako 150 partidako kopuru borobila osatu zuen atzo Camp Noun, minuturen bat jokatuta. Williams da, LaLigako futbolari guztien artean, partida gehien jarraian jokatu dituen jarduneko jokalaria, eta zazpigarren postuan dago Larrañaga buru duen ranking historikoan (202). Partida bakarrera du Alberto atezain ohia (151), seigarren postuan.

Zuri-gorriak 2016ko apirilaren 20an hasi zuen bere bolada ikusgarria, Atletico Madrilen aurka San Mamesen. Ordutik, 2015/16 kanpainako azken jardunaldietan (4 partida) eta hurrengo hiru denboraldietako guztietan parte hartu du. Liga honetan 31 jardunaldi daramatza dagoeneko.

LALIGAKO RANKINGA

  1. Jon Andoni Larrañaga – 202
  2. Luis Miguel Arconada – 188
  3. Andoni Zubizarreta – 184
  4. Alfredo Di Stéfano – 171
  5. Juan Antonio Ipiña – 165
  6. Alberto López – 151
  7. IÑAKI WILLIAMS – 150
  8. Juan Antonio Ortega – 150
  9. Antonio Alfonso ‘Tonono‘ – 144
  10. Rafael García ‘Falito‘  – 136


ATHLETIC CLUBEN RANKINGA LIGAN

  1. Iñaki Williams – 150
  2. Carmelo Cedrún – 132
  3. Jesús Garay – 104
  4. Andoni Zubizarreta – 103
  5. Estanis Argote – 103
  6. Santi Urkiaga – 95
  7. Telmo Zarra – 83
  8. Venancio Pérez – 81
  9. José Ángel Iribar – 81
  10. Fernando Llorente – 79