undefined

Hamarkada berri baten hasiera Sevillaren aurka

Hamarkada berri baten hasiera Sevillaren aurka

Athleticek talde andaluziarraren aurka jokatuko du larunbat honetan (16:00etan), 2010etik San Mamesen jokatu diren 10 partidetatik 9 irabazi ondoren

Athleticek Sevilla FC izango du aurkari larunbat honetan, urriaren 31n, 16:00etan, San Mamesen, Ligako 8. jardunaldiko partidan. Talde zurigorriak denboraldiko hirugarren norgehiagoka jokatuko du San Mamesen Julen Lopeteguiren taldearen aurka, Cadizen aurka galdu eta Levante gainditu ondoren.

Sevillak hiru partida daramatza erregulartasunaren txapelketan irabazi gabe (FC Bartzelonaren aurka berdinduta, eta Granada FC eta SD Eibarren aurka galduta), eta azken hamarkadan lehoiei ondo eman zaien aurkaria da. Azken 10 partidetatik 9 irabazi dituzte San Mamesen. Iazko partida izan ezik, 2010-11 denboralditik aurrera Katedralean jokatutako partida guztiak irabazi ditu Athleticek.

Gainera, azken hamarkadan jokatutako Athletic-Sevilla partidak oroitzapenerako hainbat une utzi dizkigu: Gurpegiren agurra (2015-16), Balenziagaren lehen gola (2016-17) eta Mikel Vesgarena (2017-18), Williamsen bi gol ikusgarriak (2018-19).

Emaitzen balantze historikoak ere alde egiten die lehoiei: ligan bi taldeen artean jokatutako 76 partidetatik 49 irabazi dituzte, 10 partida berdinketan amaitu dira eta 17 Sevillak irabazi ditu.