Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 6
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
31
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 26' San José
  • 66' Balenziaga
  • 90' Aduriz (p.)
  • Nasri 55'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

42.650 pertsona

Laugarren garaipena erreskadan, ondo merezita

Athletic Clubek 3 Sevilla FC-k 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari, Ligako…

undefined

Athletic Clubek 3 Sevilla FC-k 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari, Ligako laugarren garaipena lortuz, erreskadan gainera. Mikel San Josek, Mikel Balenziagak -lehen gola zuri-gorriz- eta Aritz Adurizek gure golak egin dituzte eta Nasrik sevillarrena.

Granadan gertatu zen bezala, Athleticek arerioak zeraman atseden abantaila ezerezean utzi du eta hasieratik nagusi izan da. Gainera, bigarren zatian berdinketa heldu denean ez du etsi eta Balenziagaren golaren eskutik azken txanpara bizirik heltzeaz gain, aldea handitu du.

Orain bai, egun gehiago egongo dira hurrengo lehia prestatzeko, kasu honetan UEL-ri dagokiona, ostegunean Rapid Wien taldearen aurka San Mamesen, lehen garaipen europarraren bila.