Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 8
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
10
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 43' Vesga

KokapenaSan Mamés , Bilbo

40.197 pertsona

Garaipena bigarrenaren aurka

Athletic Clubek 1 Sevilla FC-k 0Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Sevilla FC taldeari San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 1 Sevilla FC-k 0


Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Sevilla FC taldeari San Mamesen. Mikel Vesgak egin du gola lehen zatiaren azken txanpan.

Garaipen landua, Ligako bigarren sailkatuaren aurka, orain arte porrot bakarra zekarrena eta, gaurkoaren ostean, jada zortzi denboraldi daramatzala San Mamesen Ligan punturik urratu gabe.

Lehen zatia intentsitatea handikoa izan da eta talde biak saiatu dira ekimena eramaten. Andaluziarrek espazio gehiago topatu dituzte eta hainbat pasartetan estualdiak zuri-gorriak izan dira.
Dena den, Athleticek saria eskuratu du lehen zatiaren hondarrean eta Mikel Vesgak baloia loratu du atezainaren irteera gainditzeko. Bere lehendabiziko gola gure kamisetarekin.

Bigarren zatian Athletic Clubek partida askoz hobeto menderatu du. Abagune gehienak zurigorriak izan dira, eguneko bigarren penalti eskaria barne -biak atzelariek baloia eskuarekin mozteagatik- eta taldeak partidaren irakurketa ona egin du harmailetatik ongi lagunduta. Azkenean hiru puntu gehiago eta jada 11 dira dauzkagunak Ligan.

Neurketa honetan Raul Garciak 100 partida bete ditu zuri-gorriz eta Aymeric Laportek 150 Ligan.

Eta egutegiaren zoramenean murgildurik, ostegunean UEL Suedian Ostersunds FK taldearen aurkako dema, gaurkoan bezala garrantzi handikoa.