undefined

Williams, ligan jarraian partida gehien jokatu dituen laugarrena

Williams, ligan jarraian partida gehien jokatu dituen laugarrena

Athleticeko aurrelariak Di Stefano gainditu du, 172 partida jarraian jokatuta, eta Zubizarreta, Arconada eta Larrañagaren atzetik kokatu da

Atzo Estadio de la Cerámican jokatutako partidarekin, Iñaki Williamsek 211 partida jokatu ditu ligan, azken 172ak jarraian neurketa bakar bat ere galdu gabe. Kopuru horrek Athleticen ‘9’ jokalaria erregulartasunaren lehiaketan segidan partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria bihurtzen du eta jardunean daudenen artean lehengoa.

2016ko apirilaren 20an hasi zuen bolada luzea, Atletico Madrilen aurka, San Mamesen. Harrezkero, 2015/16 denbolakdiko azken jardunaldietan (4 partida) eta hurrengo lauetako guztietan parte hartu du, 2020-21 denboraldiko 15 jardunaldiez gain.

Williamsek, Alfredo di Stefano aurreratu du (171) eta bi atezain eta jokalari bat baino ez ditu aurretik. Andoni Zubizarreta (184 partida jokatu zituen) eta Luis Miguel Arconada (188) daude bere aurretik. Norgehiagoka gehien jokatu zituen jokalaria Jon Andoni Larrañaga izan zen (202).

LALIGAKO RANKINGA

  1. Jon Andoni Larrañaga – 202
  2. Luis Miguel Arconada – 188
  3. Andoni Zubizarreta – 184
  4. IÑAKI WILLIAMS – 172
  5. Alfredo Di Stéfano – 171
  6. Juan Antonio Ipiña – 165
  7. Alberto López – 151
  8. Juan Antonio Ortega – 150
  9. Antonio Alfonso ‘Tonono‘ – 144
  10. Rafael García ‘Falito‘  – 136


ATHLETIC CLUBEN RANKINGA LIGAN

  1. Iñaki Williams – 172
  2. Carmelo Cedrún – 132
  3. Jesús Garay – 104
  4. Andoni Zubizarreta – 103
  5. Estanis Argote – 103
  6. Santi Urkiaga – 95
  7. Telmo Zarra – 83
  8. Venancio Pérez – 81
  9. José Ángel Iribar – 81
  10. Fernando Llorente – 79