undefined

2020an debuta egin duten lehoiak

2020an debuta egin duten lehoiak

Hamabi jokalarik debuta egin dute aurten partida ofizialean gure lehen taldeetan

Urte honetan, hamabi lehoiek debuta egin dute gure lehen bi taldeetan. Emakumezkoetan sei jokalarik eta gizonezkoetan seik jantzi dute elastiko zuri-gorria, 2020an lehen aldiz. Ondoren, gure protagonisten oroimenean betiko geratuko diren hamaika une horietako bakoitza errepasatuko dugu.

Irene Oguiza izan zen lehena. Durangoko erdilaria 202ko urtarrilaren 19an estreinatu zen Primera Iberdrolan, Matapiñoneran, eta lehoiak 4-1 galdu zuten Madrid CFFren aurka. Hilabete geroago, titular gisa jokatu zuen lehen partidan, Abegondon (Coruña), belaunean min hartu zuen Irenek.

Urtarrilaren 28an, Jokin Ezkietak 2019-20ko Errege Kopako final-zortzirenetako partidan debuta egin zuen. Iago Herrerin kanporatua izan zen Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian Teneriferen aurkako partida hasi eta berehala. Nafarrak paper garrantzitsua jokatu zuen partidan zehar eta ondorengo penaltietan.

Hilabete geroago, ia jarraian iritsi ziren bi debutak, bat gizonezkoetan eta bestea emakumezkoetan. Unai Vencedorrek Gaizka Garitanoren tokia hartu zuen hasierako hamaikakoaren zelai erdian, LaLigako 24. jardunaldiko partidan. Athletic Clubek San Mamesen jokatu zuen Osasunaren aurka eta Errekaldeko erdilariak jauzia eman zuen lehen taldera, baloia Osasunako langaren aurka jotzera ere iritsi zen falta jaurtiketa batean.

Astebete geroago, Naroa Uriartek bere lehen konpromiso ofiziala jokatu zuen Athleticen elastikoarekin Sevillan, Real Betis Féminas taldearen aurka. Andrea Sierra ordezkatzeko 77. minutuan zelairatu ostean, Angel Villacampak zuzentzen duen taldeak puntu bat lortu zuen azken irteeran, txapelketa koronabirusaren pandemiagatik gelditu baino lehen.

Denboraldi-aurrea gizonezkoen lehen taldearekin egin ondoren, Jon Morcillok hasierako hamaikakotik abiatzeko aukera izan zuen LaLigako lehen jardunaldian, Granadaren aurka. Irailaren 12an Amorebietako erasotzaileak eraso zuri-gorriaren ezker hegala hartu zuen, eta nahiz eta 2 eta 0 galdu Los Carmenesen, egungo taldeko 2. dortsalak bere lehen partida ofiziala jokatu zuen lehoi gisa.

Denboraldi honetako laugarren jardunaldian (urriak 1), Iñigo Vicentek debuta egin zuen Cadizen aurka Iñaki Williamsen ordez zelairatuz. Garitanoren aginduetara denboraldi-aurreko ia partida guztietan parte hartu ondoren, Katedralean debutatzeko aukera iritsi zitzaion.

Lehen Iberdolako lehen jardunaldian Paula Arana arabarra izan zen Angel Villacamparen koadroaren erasoko erreferentzietako bat, Lezaman RC Deportivori 2 eta 1 gailendu baitzitzaion. Aranak 57 minutu jokatu zituen lehen taldearekin, urriaren 3an.

Egun bat beranduago, Alex Berenguer izan zen estreinatu zena. Barañaingo aurrelaria, Torinotik zetorren udako merkatuaren fitxaketa, LaLigako bosgarren jardunaldian estreinatu zen Mendizorrotzan.

Bordeleko Girondinsetik iritsi zen Sophie Istillart, eta Kopako txapelketan zelairatu zen 65. minutuan EDF Logroñoren aurkako Kopako finalerdian. Urriaren 7an, lehoiak penalti jaurtiketetan kaleratuak izan ziren, 120 minutuetan hutsean berdinduta.

Urrian, hilaren 11n, Bibiane Schulze lehen mailan estreinatu zen, Primera Iberdrolan Sevillaren aurka, lehoiak Estadio Jesus Navasen 0 eta 2 irabazita.

Hilabete bereko 18an, bi lehoien txanda iritsi zen. Oier Zarragak LaLigako seigarren jardunaldian egin zuen debuta. Denboraldi-aurreko hiru partidatan parte hartu zuen lehen taldearekin, eta, gainera, Real Oviedoren aurka gola sartzea lortu zuen. Zarraga ofizialki estreinatu zen Levanteren aurka San Mamesen, zurigorriarekin, 6. jardunaldiko partidan. Amaia Peñak ere debuta egin zuen. Portugaleteko atezainak Real Betisen aurkako binako berdinketan egin zuen, orain arte jokatu dituen hiru partidetatik lehena (RCD Espanyol eta Sporting Huelva).