undefined

FC St. Gallen, Dinamo Kiev eta Borussia Dortmund, aurkariak Suitzan

FC St. Gallen, Dinamo Kiev eta Borussia Dortmund, aurkariak Suitzan

Horietako bi partida KybunParken jokatuko dira, lehen taldeak bertan egingo duen Stagean

Athletic Clubeko lehen taldeak stage bat egingo du uztailaren bigarren hamabostaldian St. Gallenen, hilaren 16tik 24ra bitartean, eta Fc St. Gallen (hilak 17, 16:00etan), Dinamo Kiev (hilak 20, 15:00etan) eta Borussia Dortmund (hilak 24, 16:00etan) izango ditu aurkari han. Lehen eta hirugarren partidak Kybunparken jokatuko dira, 20.000 ikusleko talde suitzarraren estadioan. Ukrainarren aurkako norgehiagoka Winterthurren jokatuko da.

Fussballclub St. Gallen helvetar ligako zazpigarren sailkatua izan da. Bere jokalaririk ezagunena Ivan Zamorano txiletarra izan da.

Dinamo Kievek, Mircea Lucescuk zuzenduta, Liga eta Kopa irabazi ditu Ukrainan. Taldeko hamaika futbolarik ordezkatu dute euren herrialdea Eurokopan.

Dortmundeko Borussiak, azken Bundesligako hirugarren sailkatuak eta Alemaniako Kopako txapeldunak, oso jokalari kotizatuak ditu. Guztien gainetik Erving Haaland nabarmentzen da, baina baita Jadon Sancho eta Jude Bellingham ingelesak ere.