undefined

Iñaki Williamsi sinbolismo handiz egindako omenaldia bere errekorra dela eta

Iñaki Williamsi sinbolismo handiz egindako omenaldia bere errekorra dela eta

Bi bazkide berezik parte hartuko dute ekitaldian, Muniain eta Nico Williamsekin batera

Iñaki Williamsek omenaldi sinbolikoa jasoko du San Mameseko berdegunean eta zaleen babesean, Ligak dituen 93 urteetan zehar, jarraian partida gehien  jokatu dituen LaLigako futbolaria delako.

Aurrelari zuri-gorriak ligan duen ‘fideltasuna’ dela eta, bost urte eta bost hilabete baino gehiago daramatza hitzordurik galdu gabe. 202 neurketa pilatu ditu eta Juan Antonio Larrañagak zuen errekorra gaindituko du Alavesen aurka 203. partidua jokatzeko.

Athletic Clubeko bi bazkidek emango diote Iñaki Williamseri 203 zenbakia bizkarrean duen kamiseta. Bi bazkide berezi zelairatuko dira, Nico Williams anaiarekin eta Iker Muniain Athleticeko kapitainarekin batera.

Lehenengoa Peio Rios Demesa da, ia zazpi urte ditu eta 2014ko abenduaren 6an jaio zen, Iñaki Williamsek Athleticen lehen taldearekin debuta egin zuen egunean. Aurrelariak, Cordoba CF taldearen aurkako partida hartan eraman zuen zenbakia (30) eramango du. Bigarren bazkidea Iker Manjon Briones da, bost urte ditu eta hiru hilabete zituenetik da Athleticeko bazkide. Manjon 2016ko apirilaren 19an jaio zen, Iñaki Williamsek gaur beteko duen errekorra hasi zueneko aurreko egunean hain zuzen ere, eta 15 dortsala eramango du, zuri-gorriak 2016ko apirilaren 20an Atletico Madrilen aurkako partidan eraman zuena.